[eibar] erabili, erabili mikrouhina

Asier Arregi geobiotek a bildua gmail.com
Lar, Ots 6, 10:05:34, CET 2010


Berotzearena, oso galdera politta, Gari. Kontraesanak nunnahi.

Egokixenak, janarixaren kalidadian aldetik ekonomika bateko sua eta 
butanua edo propanua izango lirakez. Suak. Orain gasez dabizen 
bitrozeramika oso txukunak dagoz merkatuan.

Indukziņua oso erosua da, praktikua garbitzeko, azkarra eta abar. Daukan 
arazua, erresistentziadun bitrozeramiken antzera, inguruan sortzen duen 
eremu magnetikoa da. Gehixenetan sukaldatzeko posturan 1000 edo 2000 
nanoteslatik gora. Momentu baterako pasagarri, baina ezin egon lehengo 
amamak bezala suari pegauta lapikokuari bueltak eta bueltak emoten...

Esnia berotzeko ekonomika ez da praktikua, horixe ezetze, baina baserri 
inguruko egurrakin era sostenigarrixan ibilitta, eta berogailutarako eta 
ura berotzeko be erabilitta, bere errendimendua punta-puntakua da eta 
hor egindako babak edo ogixa...ze esanik bez.

Beste kontuana...paranoiena...ez dakit, ez dot hain nabarmen ikusten, 
hein baten horrela izan leiken arren. Seguruenik hemendik urte batzutara 
ez dozu horrela idatziko hori, estatiskak landuko badira. Tabernetako 
kea arnasten eta zigarruak erretzen  makiņa bat jende heldu da 90 
urtetik gora betetzera. Umien leuzemia kasurik ez dago kolesterola edo 
tabako keiagaittik.

Puntu jakin batzutan estatistika guztiak apurtu dira, eremu 
elektromagnetikuak tarteko. Leuzemiaren kasuan adibidez, probabilidadia, 
2000 urtera arteko datuetan, estatistikoki, ume bat 100.000ko zan. Eremu 
elektromagnetikuen eraginpian 300 umetako zentro baten 3 kasu 
dagozenian...edo bi gelatako 40 umeren artian 4?
Ba nahiz eta horrela izan beti egongo da aditu zientifiko bat 
kausa-efektua frogatu ezin dana esango dabena eta askok eta askok hau 
sinistuko dabe. Eta kontuz, hauek be arrazoia izango dabe ta, biriketako 
minbizi baten tabakua faktore bakarra iņoiz be ez dan moduan. Beti dagoz 
faktore gehixago...baiņa hoietxetako bat indartzia edo horrekiko 
ahulezixa eukitzia nahikua izan leike gaixotasunak aurrera egitteko.

Paranoia Vs temeritatea

ondo izan,

Asier Arregi


Gari Araolaza(e)k dio:
> Ingurua bijilatzea eta enpresa handien interesekin adi egotea oso
> jarrera egokia iruditzen zait. Nik ere praktikatzen dut nire neurrian.
>
> Kontua da uste dudala gehiegizko paranoia ere ez dela ona, are
> gutxiago beldur eta mesfidantza hau selektiboa denean.
>
> Hau da: askoz arriskutsuagoak dira (eta horien gainean bai daudela
> estatistika eta ikerketa zientifiko argiak, gainera denok ados egongo
> gara ziurrenez) kolesterola, auto istripuak, mendian ibiltzea edo
> tabernetako kea arnastea, eta egunero egiten ditugun gauzak dira.
>
> Gaur egun, Euskal Herrian, gai bazarete bizitzaren arrisku guzti
> horiek saihesteko, bejondeizuela! 200 urte inguru biziko zarete
> ziurrenez.
>
> Portzierto, zalantza gelditu zait, nola berotzen duzue zuek esnea?
> Gasarekin bada, horrek CO2 eta baita CO pixka bat ere isurtzen ditu
> atmosferara. Elektrikoa bada, baita ere, gainera ziurrenez zentral
> nuklearren demanda handituko duzue horrela eginda. Sua egin genezake,
> ekonomika zahar haietan, baina horrek CO2  eta CO askoz gehiago
> isurtzen du eta errendimendu aldetik oso txarra, energia asko gastatu
> behar da esne basokada bat berotzeko.
>
> Nik esnea mikrouhinean berotzen dut beti, eta infusio bat egiteko ura,
> indukzioko suan, minutu batean ura irakiten jartzen da.
>
> Gari
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>   




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago