[eibar] erabili, erabili mikrouhina

Andoni Azkarate superandoni a bildua gmail.com
Iga, Ots 7, 13:48:47, CET 2010


Meneame.net-en gaur irakurritxa:
http://www.noticiasdealava.com/2010/01/31/sociedad/como-cientifico-debo-trabajar-por-el-bienestar-de-la-humanidad-y-no-para-abultar-los-bolsillos-a-unos-pocos

Zientzia, metodo zientifikua, etab. ez dia arazua, zientzalarixak
baizik, pertsonak diazela ta batzuk diru potoluan hotsa entzutian
guztiz aldatzen dira.

Halatabe, mikrouhinena, mugikorrena, pixkat enparanoiatzia dala
iruditzen jata. Argi dau beti eongo diala ikerketak alde eta kontran
ikuspuntuan arabera, baina engañau ezin ahal dan zeoze dau:
estatistika. Ta hauen arabera, mugikorrak, mikrouhinak etab. eguneroko
bizitzan sartu zianetik ez dabe eragin gaixotasunen hazkunde
nabarmenik.

2010/2/7 Asier Arregi <geobiotek a bildua gmail.com>:
> Hona hemen bertsio lasaigarri bat..."beldur" paranoikoen aurkakoa, Eroskiren
> eskutik:
>
> http://www.consumer.es/web/es/salud/investigacion_medica/2010/01/28/190723.php
>
> eta bertsio honetatik kanporakoak siniskeriak omen dira. Zergatik beste
> hipotesia baieztatzen duten zientzilariak, erakundeak, hospitalak,
> unibertsitateak egongo ez balira bezala jokatu, "creencias erróneas",
> "evidencia científica" eta horrelako terminoak erabili ZIENTZIAK hipotesi
> biak baieztatzen dituenean? Ikusi behar dena da zientziaren zatiketa honetan
> zein dagoen alde bakoitzaren atzean.
>
> DNA katean kalteak sortzen direla REFLEX ikerketak baieztatu zuen, gero
> emaitzak gustokoak ez zirenez luzeagoa izan behar zen ikerketa bertan behera
> uztera behartu zuten.
>
> REFLEX ikerketaren datuak: http://www.avaate.org/IMG/pdf/Reflex_original.pdf
> Ikerketaren Final Report osoa:
> http://www.verum-foundation.de.admin.excellent-ms.net/www2004/html/pdf/euprojekte01/REFLEX_final%20report.pdf
>
>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago