[eibar] erabili, erabili mikrouhina

Asier Arregi geobiotek a bildua gmail.com
Iga, Ots 7, 20:45:44, CET 2010


07/02/2010 13:48(e)an, Andoni Azkarate(e)k idatzi zuen:
> Halatabe, mikrouhinena, mugikorrena, pixkat enparanoiatzia dala
> iruditzen jata. Argi dau beti eongo diala ikerketak alde eta kontran
> ikuspuntuan arabera, baina engaņau ezin ahal dan zeoze dau:
> estatistika. Ta hauen arabera, mugikorrak, mikrouhinak etab. eguneroko
> bizitzan sartu zianetik ez dabe eragin gaixotasunen hazkunde
> nabarmenik.

Estatistika...engaņau ezin dala...non daude estatistikok ba?

Asepeyoren arabera, 10 urtez mugikorra larregi erabilita buruan tumore 
bat izateko arriskua handitu egiten da, estatistikoki: 
http://www.avaate.org/IMG/pdf/asepeyoDOC080331.pdf
Suezian belarri inguruko tumoreen hazkuntza detektatua izan da, eta 
estatistika ere landu dute minbiziarekin, zientziaren erraminta bera 
erabili duten beste batzuren ondorioak ezeztatuz 
http://www.conocimientosweb.net/zip/article2678.html. Estatu Batuetako 
zenbait zientifikok ere, alarma zentzu horretan piztua daukate, 
Kongresuan kezka hori aurkezteraino.

Altzeimerra zer doa, igotzen ala jeisten?
Buruko gaitz ezberdinak zer doaz igotzen ala jeisten?
Umeen minbizi kasuak ze daude gehiago ala gutxiago?
Buruko tumoreak zer doaz, gehitzen ala murrizten?

eremu elektromagnetikoak zer doaz igotzen ala jeisten?

Zaila da era guztiz zuzenean gaixotasuna eta faktore konkretu bat 
erlazionatzea. Horretarako dago estatistika, bai horixe. Horretaz 
dihardugu. Hurrengo urteak klabeak izango dira estatistika hauetan, 
gaitz potoloak urte askoren neurrigabeko erabilpenaren ondoren agertzen 
baitira.

Muga legalen oso azpitik eragin termikoez gain eragin biologikoak 
sortzen direla guztiz nabarmena da, nahiz eta batzuk kontrako tesi 
anakronikoari heusten dioten (gezurra dirudi hauetako batzuk gainera 
fisiko katedradunak direnik, Faradayren legea errepasatu beharko lukete 
eta gero zelulen paretetako mekanismo fisikokimiko-elektrikoak 
begiratu). Ez dakiguna da, kalte honen magnitudea zein den benetan, 
tabakoarena hainakoa den, ala askoz ere grabeagoa izan daitekeen, 
kontutan izanik umeek daukaten kalteberatasuna.

Beraz, prekautzio printzipioa jarraitzea ez legoke txarto, beldurrak eta 
paranoiak alde batera ondo utzita. Horiek gripearen bakunak saltzeko edo 
pertsonak guztiz kontrolatzeko eta askatasun parametroak murrizteko 
erabiltzen diren metodoak dira, ez diegu guk kopiatuko ba...

Errusiako Erradiazio ez Ionizagarrien Babeserako Komiteak egiten zituen 
gomendioak oso kontutan hartzekoak (2003koak): 16 urtetik berakoek (gero 
18ra igo zuten) mugikorra ez erabiltzea, haurdunek ere ez eta gehienez 3 
minutuko erabilpenak egitea, 15 minutuko atsedenekin...eta hauek 
badakite zerbait. Honatx MOE edo WHOren weborritik jasoa: 
http://www.who.int/peh-emf/publications/reports/en/russia.pdf








Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago