[eibar] erabili, erabili mikrouhina

Andoni Azkarate superandoni a bildua gmail.com
Iga, Ots 7, 22:15:06, CET 2010


2010/2/7 Asier Arregi <geobiotek a bildua gmail.com>:
> 07/02/2010 13:48(e)an, Andoni Azkarate(e)k idatzi zuen:
>>
>> Halatabe, mikrouhinena, mugikorrena, pixkat enparanoiatzia dala
>> iruditzen jata. Argi dau beti eongo diala ikerketak alde eta kontran
>> ikuspuntuan arabera, baina engaņau ezin ahal dan zeoze dau:
>> estatistika. Ta hauen arabera, mugikorrak, mikrouhinak etab. eguneroko
>> bizitzan sartu zianetik ez dabe eragin gaixotasunen hazkunde
>> nabarmenik.
>
> Estatistika...engaņau ezin dala...non daude estatistikok ba?

http://www.microwavenews.com/kucinich.html
http://www.who.int/peh-emf/about/WhatisEMF/en/index1.html

Lotura garbirik demostrau ez dala topatzen toki fidagarrixetan, beste
batzutan lotura eon ahal dala...

> Asepeyoren arabera, 10 urtez mugikorra larregi erabilita buruan tumore bat
> izateko arriskua handitu egiten da, estatistikoki:
> http://www.avaate.org/IMG/pdf/asepeyoDOC080331.pdf
> Suezian belarri inguruko tumoreen hazkuntza detektatua izan da, eta
> estatistika ere landu dute minbiziarekin, zientziaren erraminta bera erabili
> duten beste batzuren ondorioak ezeztatuz
> http://www.conocimientosweb.net/zip/article2678.html. Estatu Batuetako
> zenbait zientifikok ere, alarma zentzu horretan piztua daukate, Kongresuan
> kezka hori aurkezteraino.
>
> Altzeimerra zer doa, igotzen ala jeisten?
> Buruko gaitz ezberdinak zer doaz igotzen ala jeisten?
> Umeen minbizi kasuak ze daude gehiago ala gutxiago?
> Buruko tumoreak zer doaz, gehitzen ala murrizten?
>
> eremu elektromagnetikoak zer doaz igotzen ala jeisten?

Kausalitatia demostratu bihar da, bestela erlaziorik ez daken fenomenuak dira.

> Zaila da era guztiz zuzenean gaixotasuna eta faktore konkretu bat
> erlazionatzea. Horretarako dago estatistika, bai horixe. Horretaz dihardugu.
> Hurrengo urteak klabeak izango dira estatistika hauetan, gaitz potoloak urte
> askoren neurrigabeko erabilpenaren ondoren agertzen baitira.

Dudarik gabe, emaitz guztiz ez konklusibuak izatiak prebentzioz
aurrera ein bihar dan adierazle moduan hartzen dot.

> Muga legalen oso azpitik eragin termikoez gain eragin biologikoak sortzen
> direla guztiz nabarmena da, nahiz eta batzuk kontrako tesi anakronikoari
> heusten dioten (gezurra dirudi hauetako batzuk gainera fisiko katedradunak
> direnik, Faradayren legea errepasatu beharko lukete eta gero zelulen
> paretetako mekanismo fisikokimiko-elektrikoak begiratu). Ez dakiguna da,
> kalte honen magnitudea zein den benetan, tabakoarena hainakoa den, ala askoz
> ere grabeagoa izan daitekeen, kontutan izanik umeek daukaten
> kalteberatasuna.
>
> Beraz, prekautzio printzipioa jarraitzea ez legoke txarto, beldurrak eta
> paranoiak alde batera ondo utzita. Horiek gripearen bakunak saltzeko edo
> pertsonak guztiz kontrolatzeko eta askatasun parametroak murrizteko
> erabiltzen diren metodoak dira, ez diegu guk kopiatuko ba...
>
> Errusiako Erradiazio ez Ionizagarrien Babeserako Komiteak egiten zituen
> gomendioak oso kontutan hartzekoak (2003koak): 16 urtetik berakoek (gero
> 18ra igo zuten) mugikorra ez erabiltzea, haurdunek ere ez eta gehienez 3
> minutuko erabilpenak egitea, 15 minutuko atsedenekin...eta hauek badakite
> zerbait. Honatx MOE edo WHOren weborritik jasoa:
> http://www.who.int/peh-emf/publications/reports/en/russia.pdf

Beste hainbeste (aurkako konklusioekin) wiki interesgarri baten
jasota: http://skepticwiki.org/index.php/Cell_phones_and_brain_tumors

Datu hauen aurrean bi jarrera posible ditxugu, bata paso eitxia eta
bildurrez ez ibiltzia, ta bigarrena kontuz ibiltzia RF iturrixekin.
Baina gaur egun, nahiz wifirik, mikrouhin laberik, edota telefono
mugikorrik ez euki, egunero murgiltzen gara erradiazio ikusezinetan;
galarazi nahi ezkero berunezko arropak erabili biharko genitxun.
Txikitxu ahal da baina inoiz ez guztiz galarazi erradiaziņo hauek
jasoko dogunik.



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago