[eibar] erabili, erabili mikrouhina

Asier Arregi geobiotek a bildua gmail.com
Iga, Ots 7, 23:43:06, CET 2010


Aupa Andoni,

Ados egiten dizkidazun apunteetan...berretsi behar baina, ikerketak 
mahai gainean daudela. Eta gehiago egongo dira. Bakoitzari zor zaion 
sinesgarritasuna desberdina izan daitek. Bionitiative.org ekimeneko 
partaideek eta esperimentuek, Karolinska institutuak edo Reflex 
proiektuak ni konbentzitzeko haina sinesgarritasun badute. Baita 
Salzburgoko mediku konbentzioak, Sueziako lan segurtasuneko araudiak, 
Errusiako RNCNIRP komiteak, Asepeyok, aseguro etxeen portaerak, Jose 
Luis Bardasanok, George Carlok 
<http://en.wikipedia.org/wiki/George_Carlo>, Emilio Mayayok, eta beste 
askok ere. Bestalde, ikerketetan multinazionalen dirua sartuta 
dagoenean...ba sinesgarritasuna galtzen da, nire ustetan behintzat.

Ez dugu berunezko trajerik behar (ez gara X izpietaz ari). Zorionez, 
mikrouhinekin higiene maila minimo bat jarraitzeko askoz ere modu 
praktikoagoak, erosoagoak eta merkeagoak daude. Eta bai, egunero 
murgiltzen gara irradiazio artifizialen itsaso baten, baina DOSIA da 
kontuan hartu beharrekoa, egunero arnasten ditugun karbono 
monoxidoarekin, bentzenoarekin edo formaldehidoarekin pasatzen den 
modura. Edo alkohola, azukrea, tabakoa, eta abar.

Dosia ordea, batzutan norberak zuzenean erabaki dezake, hiru ordutan 
etengabe mugikorrez hitzegitea moduan...edo wifi uhinak emititzen dituen 
portatila lau orduz (eta konstanteki datu transferentzian) egunero 
obariotatik edo barrabiletatik 20 zm tara...; beste batzuk, ez (ondokoen 
emisioak, hiru ordutan mugikorretik zintzilik autobusean gure ondoan 
doanarenak, etxe pareko telefonia estazioak, eta abar). Biak dira 
garrantzitsuak, baina tratamentu oso desberdina daukate higiene 
pertsonalak eta kolektiboak.

Garrantzitsuena, informazioa, zentsuren eta manipulazioen gainetik.


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20100207/9bbe041f/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago