[eibar] erabili, erabili mikrouhina

Ramon Arizaga rarizaga a bildua lince.com
Al, Ots 8, 07:50:50, CET 2010


Garik

Portzierto, zalantza gelditu zait, nola berotzen duzue zuek esnea?
Gasarekin bada, horrek CO2 eta baita CO pixka bat ere isurtzen ditu
atmosferara. Elektrikoa bada, baita ere, gainera ziurrenez zentral
nuklearren demanda handituko duzue horrela eginda. Sua egin genezake,
ekonomika zahar haietan, baina horrek CO2  eta CO askoz gehiago
isurtzen du eta errendimendu aldetik oso txarra, energia asko gastatu
behar da esne basokada bat berotzeko.

Nik esnea mikrouhinean berotzen dut beti, eta infusio bat egiteko ura,
indukzioko suan, minutu batean ura irakiten jartzen da.

Nik
Hau ez da eztabaida bainan, hau eztabaida bere lekutik ateratzea da,
Bai Asierrek ere zerbait komentatu du eztabaida gure eredu
ekonomiko-konsimistan hori ere badago,
Bainan arbudio hau umeen arteko "eta zu gehiago" iruditi zait (barkatu),
Eztabaida mikrouhinen kaltegarritasun edo eza da,
Nik argi nuen baietz, eta Asierrek froga zientifikoak eta bere esperientzia,
horrek bai balio duela, mahai gainean ipini dizkigu maixutasunez, uste dot
hau argi geratu dela.
CO2, CO eta hauen kontura, heuren ixuria neurtzea erraza da, denok onartzen
dogo negu-efektoa (kostatu da ze batzuk ez dakit noiztik dabiltzan
horrekin), bainan gero ez Kioto ez Copenhague ez inun ezin da aurrera ezer
ganorazkorik atara, ze interes ekonomiko izugarriak daude, ba mikrouhinekin
antzerakoa gertatuko da seguraski, eta nik diot oraindik ez dagola
estadistikarik munduko zeru guztia mikrouhinez eztaliz gero horiek guri
eragin ditzazketen efekto sekundarioak. Zentral nuklearren eztabaida honen
oso antzerakoa begittatzen jata ere, aldekoek garbiena dela diote
prezisamente CO2 eta CO gutxien ixurtzen dutelako, beste batzu efekto
sekundario larriak dituela (ondakinak) eta istrupu larrien arriskua...froga
zientifikoan era guztietakoak topa ditzazkegu.

Ramon




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago