[eibar] erabili, erabili mikrouhina

Gari Araolaza gari a bildua eibar.org
Al, Ots 8, 08:51:07, CET 2010


Ramonek:
> Hau ez da eztabaida bainan, hau eztabaida bere lekutik ateratzea da,

Barkatu, hori zuri irudituko zaizu. Nik uste dut ez dela eztabaida
bere lekutik ateratzea.

Kontua da ingurune bat daukagula eta gu bertan bizi garela. Edozein
gauza egiten dugula ere, ingurune horri eragiten diogu, gu barne.
Ogrosabeli irakurtzen nion lehengoan kobazuloetan ibiltzearen
komenigarritasunean adibidez. Mikrouhinak ez direla gizakiarentzat
onak? Nik ez daukat zalantzarik, ez nintzateke mikrouhin labe baten
barrura sartuko. Zirrikituetatik eskapatzen direla? ez dut zalantzarik
ere, irratian interferentziak egiten ditu.

Baina, etxean mikrouhin labea erabiltzea, txuletak parrillan erreta
jatea bezain arriskutsua da? (
http://www.eluniversal.com.mx/articulos/53657.html ) Denok jarriko
bagenu ekonomika bat etxean seguru ez genukeela mikrouhinak eragindako
gaixotasunik izango, baina biriketako minbiziak goraka egingo zuela
garbi daukat. Hori bai ez dela jasangarria eta ez aguantatzeko
modukoa. Soluzioa gasa dela dio Asierrek, baina nik bi desabantaila
ikusten dizkiot:

- Batetik gasa erretzeak kea eragiten duela. Ez da nabari, baina hor
daude gasa erretzea sortzen diren CO, CO2 eta besteak.

- Bestetik, efizientzia aldetik nahiko pobrea da, bitrozeramika eta
kazuela berotu behar ditugulako.

Mikrouhinekin aldiz , esnea bakarrik berotzen dugu, eta gainera gero
kazuela fregatu beharrik ez (hor ere ekosistemari onura).

Energia sistema guztiek dauzkate desabantailak, eta jatorria
kontrolatzeko gai ez garenez (ez dakigu etxera datorren KW-h hori
nuklearra, eolikoa ala zer den), nik nahiago dut efizientzia lantzea.

Agian egunen batean demostratuko dela mikrouhinek minbizia izateko
probabilitateak dezimal pare batean haunditzen dituztela? Baliteke,
aurretik gertatu da beste hainbeste gauzarekin. Adibidez, arraultzak
jatea ona zela, gero ezetz, gero berriz baietz... Dezimal kontua. Nik
berdin-berdin jarraitu dut arrautzak jaten. Hau ez da Koltza olioaren
bezalako osasun arazo bat. Dezimal kontua da eta hori ezin da argitu
zergatik den, bizitza asko aldatu delako azken 10 urteetan.

Jakizue arrisku garbia ikusi arte, ez dudala mikrouhin labea utziko,
ezta txuletak jaten ere. Bijilantzia, neurrian, eta lasai bizi.

Gari



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago