[eibar] erabili, erabili mikrouhina

Asier Arregi geobiotek a bildua gmail.com
As, Ots 9, 13:41:55, CET 2010


Ramon Arizaga(e)k dio:
> Asier: żbitrozeramikak ze radiazio sortzen dute?
>   
Bitrozeramikak hutsa. Bitrozeramika gaineko materiala da, ekonomikaren 
gainean, gas suaren gainean, erresistentzia elektriko baten gainean edo 
indukzio sistema baten gainean egon daitezke, besteak beste. Suposatzen 
dut erresistentzia elektrikoaz ariko zarela. Hauek 50 Hz tako eremu 
elektromagnetikoa  (indukzio magnetikoa eta eremu elektrikoa 
kuantifikatu daitekena). Indukzioaz ari bazara, indukziokoek frekuentzia 
aldagailu bat dute eta 50 Hz tatik 20.000 Hz - 60.000 Hz tartera pasatuz 
(nire gurasoen etxeko Fagor markakoak 22.500 Hz tako frekuentzian 
funtzionatzen du), sortzen duen eremua frekuentzia honetakoa izaki.

Sukaldeak lurra edo toma de tierra ona badu eremu elektrikoa oso oso 
txikia izaten da, eta indukzio magnetikoari dagokionez 1000 nT 
(nanotesla) edo gehiago egotea normala izan daiteke sukaldatzeko jartzen 
garen posturan (50 Hz tan edo indukzio sistemako frekuentziatan). Modelo 
batetik bestera alde handiak egoten dira. Sueziako lan segurtasunerako 
arautegian, gehienezkoa 250 nT dira (8 orduko egonaldirako). ICNIRPen 
arabera, 100.000 nT, Espainiako muga legala dena 50 Hz tako frekuentziarako.

3.000 nT edo 4.000 nT tik gora dauden logelatan (transformagailu gaineko 
lehenengo pisu batzutan), zuzenean 10 kasu inguru ezagutzen ditut  
gaixotasun oso grabeak izan dituztenak.

Logela batetarako 20 nT tik behera gomendatzen ditugu, EHS gaitza 
edukita, ezinbestean, hobeto 10 nT edo 0 nT. Bioinititiative ekimenak 
100 nT tan jarri du bere gomendio-muga, aztertutako ikerketa 
zientifikoen arabera. Estatu Batutetako Kongresuan, 300 nT tik gora 
minbizia sortzeko arriskua handitzen dela onartu zen, ikerketa amerikar 
ugari baitaude hau baieztatzen dutenak.

Asier Arregi


> Ramon
>
> ZUZENKETAK !!!!!
> Unitateetan microwatioak m bezala (mili) pasatu dira testu arrunt bezala 
> mezua bidaltzean,  micro-ren mu letra, µ, m bihurtu da, errore nabarmena 
> sortuz.
>
> Unitateak berriz, ia orain
> INCIRP GSM900: 450 µW/cm2 (= 4.500 mW/m2 = 4.500.000 µW/m2)
> Salzburg I, Castilla La Mancha (gune sentsibleak) = 0,1 µW/cm2 = 1000 
> µW/m2 = 1 mW/m2
> Salzburg II, kanporako 10 µW/m2
>                    etxe barrurako 1 µW/m2
> Mugikorraren funtzionamentura nahikoak 0,001 µW/m2
>
> eta nik 20 mW/m2 tik gora denbora gutxi aguantatzen dut. Hau da Salzburg 
> I bider hogei.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>   




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago