[eibar] erabili, erabili mikrouhina

Igor Leturia ileturia a bildua gmail.com
As, Ots 9, 20:13:58, CET 2010


Asier Arregi<geobiotek a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko otsren
09a 09:09):

> Zera diozu: "Eta finean, zuk aipatzen dituzun ikerketa eta zientzialari
> independente horiek gehiago dute sasizientzia edo sineskeriaz, benetako
> zientziaz baino". Karolinska Institutua, www.bionitiative.org, Errusiako
> RNCNIRP komitea...sasizientzia eta sineskeria iruditzen zaizkizu? OSO OSO
> GRABEA IRUDITZEN ZAIT diozuna, Repacholik ere ez luke potrorik izango
> horrelako bat botatzeko...Ez zait onargarria iruditzen.
>

Ederto! Zuk banatu ditzakezu sinesgarritasun ziurtagiriak, esan dezakezu
"MOE, zientzia.net-eko artikuluetan agertzen den bermea, ez daukat erakunde
zientifikotzat", Consumer aldizkaria fidagarria ez dela esan dezakezu... eta
besteok berdina badiogu zure gustuko erakundeez, haserretu? Aizu, niri ere
OSO OSO LARRIA IRUDITZEN ZAIT goian aipatu ditudanak zuk arbuiatzea, eta ez
zait onargarria iruditzen...


> Bestalde Bardasanori buruz esan behar <
> http://www.springerlink.com/content/34832jx427106115/> (honi heltzen diozu
> eta, Karolinskari zergatik ez?) Elhuyarrek sinesgarritasuna ematen dion
> ICNIRP baino serioagoa iruditzen zaidala


Bardasanori heldu diot eta ez Karolinskari, zuk ICNIRP-eri heldu diozun
bezala eta ez nik nioenaren mamiari: zientzia-aldizkarietako ikerketek zuk
diozunaren kontrakoa diotela alegia. Ze berriz diot, zuk ikerketa
independente deitzen diezun horien atzean ere erakundeak daude eta besteak
bezain subjektiboak dira niretzat, edozeinek publika ditzake bere ikerketen
emaitzak. Aldizkari zientifikoetan pasatzen da zientzialari independente
mordo baten filtroa.

ICNIRPek markatzen dituen gehieneko baloreak "aberrazio zientifikoa" dira,
> efektu ez-termikoak eta efektu akumulatiboak ukatzen direlako!!


Horretarako lehenago efektu ez-termikoak eta akumulatiboak existitzen direla
frogatu behar delako izango da agian? (
http://skepticwiki.org/index.php/Cell_phones_and_brain_tumors,
http://en.wikipedia.org/wiki/Microwave#Health_effects,
http://en.wikipedia.org/wiki/Electromagnetic_radiation_and_health eta
http://en.wikipedia.org/wiki/Mobile_phone_radiation_and_health).

Hau sinisten ez baduzu siniskeria delako, eta zuk sinisten duzuna siniskeria
> ez bada, ondo irudituko zaizu froga egitea maite duzun Wifi
> igor-gailuarekin. Maitalea merezi duen tokian jar dezakezu, ohe burukotik zm
> gutxitara. Oso posible da muga legala baino 100 edo 500 bat aldiz aldiz
> gutxiagoko inmisioa jasatea. Nahi duzunean neur dezakegu esperimentuaren
> datu zehatzak biltzen hasteko. Frogatu eta kitto. Hanka tartean sartuta ere
> muga legaletik oso urrun egongo zara. Denboralditxo bat egin. Urte bat
> adibidez. Eta gero, lehenago beste ondorio batzutara heltzen ez bazara,
> kaltegarritasun eza dokumentatzen dugu.
>

Nik etxean urteak dira Wifia daukadala eta beti piztuta dago, eta laneko
azterketa medikuek beti berdin ematen dizkidate. Ez daukat zuk diozun bezain
hurbil, hori egia da (pare bat metrora egongo da eta pareta bat tartean;
baina beste lankide batek badu hurbilago eta berak ere ez du arazorik).
Baina beharrik ere ez hurbilago izatea, hori ez delako bere erabilera
normala. Frogatuta egongo balitz ere hain hurbil edukitzea kaltegarria dela
(eta ez dago), nahikoa da urrutiago jartzea eta kitto (badakizu eragina
distantziaren karratuaren proportzioan txikitzen dela).

Egin ditudan neurketatan muga legaletara ez naiz inoiz hurbildu, laurdenera
> ere ez, eta egia esateko, nahi ere ez, 20 mW/m2 tik gora ez baitut denbora
> askorik jasaten.


Berrian zenioen (
http://paperekoa.berria.info/agenda/2010-01-14/028/002/%C2%ABHemengo_eskoletako_wifi_uhinen_maila_legez_kanpokoa_litzateke_Salzburgon%C2%BB.htm)
hori eman zizula sei eramangarri soilik piztuta zeudenean, ez? Ba ni
sarritan egon naiz hori baino askoz Wifidun eramangarri gehiago piztuta
zeuden tokietan eta inoiz ez dut ezer nabaritu, arraroa zuk hainbeste
nabaritzea... Ez al da gehiago neurgailuaren eragin psikologikoa izango? Nik
ere froga bat egitea proposatuko dizut: zure neurgailu hori gabe, norbaitek
jar zaitzala tokietan non zuk ez dakizun igorpen elektromagnetikorik dagoen
edo ez edo zenbatekoa dagoen, eta ea asmatzen duzun zeinetan zauden 20
mW-tik gora.

    Igor Leturia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20100209/795990ac/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago