[eibar] erabili, erabili mikrouhina

Asier Arregi geobiotek a bildua gmail.com
Ost, Ots 10, 01:14:21, CET 2010


Igor Leturia(e)k dio:
> Ederto! Zuk banatu ditzakezu sinesgarritasun ziurtagiriak, esan 
> dezakezu "MOE, zientzia.net-eko artikuluetan agertzen den bermea, ez 
> daukat erakunde zientifikotzat", Consumer aldizkaria fidagarria ez 
> dela esan dezakezu... eta besteok berdina badiogu zure gustuko 
> erakundeez, haserretu? Aizu, niri ere OSO OSO LARRIA IRUDITZEN ZAIT 
> goian aipatu ditudanak zuk arbuiatzea, eta ez zait onargarria iruditzen...
Kaixo Igor: Karolinska sasizientzia eta siniskeria Institutua dela 
mantentzen duzu? Akabo Nobel sariak. Bionitiativen parte hartzen duten 
zientzialariak ere bai, sasizientifikoak, Pariseko deklarazioa 
izenpetzen dutenak ere bai. Salzburgoko erresoluzioa sinatzen eta 
argumentatzen dutenak politikoak al dira, aurreko mezuan esaten zenuen 
bezala, ala sasizientifikoak edo beharbada badakite zerbait zientziaz?

Nik ICNIRPen multianzionalen kapitala sartu dela mantentzen dut (datu 
objektiboa, Repacholik berak onartua). Eta baita MOEko politiketan 
multinazional ezberdinek kontrol eta manipulazio bideak jarriak izan 
dituztela bere sorreratik ere (bestela zaila ulertzea DDTa, tabakoa, 
amiantoa edo Tamifluarekin gertatu dena). Zer da OSO OSO LARRIA 
iruditzen zaizuna? Niri larria, egoera hori izatea begitantzen zait. 
Esatea, ez. Esatea beharrezkoa dela pentsatzen dut. Nik MOE 
zientifikotzat ez daukadala esan dut, eta baita zergatia ere. Zuk ez 
duzu berdina esaten: "Eta finean, zuk aipatzen dituzun ikerketa eta 
zientzialari independente horiek gehiago dute sasizientzia edo 
sineskeriaz, benetako zientziaz baino"
> Bardasanori heldu diot eta ez Karolinskari, zuk ICNIRP-eri heldu 
> diozun bezala eta ez nik nioenaren mamiari: zientzia-aldizkarietako 
> ikerketek zuk diozunaren kontrakoa diotela alegia. Ze berriz diot, zuk 
> ikerketa independente deitzen diezun horien atzean ere erakundeak 
> daude eta besteak bezain subjektiboak dira niretzat, edozeinek publika 
> ditzake bere ikerketen emaitzak. Aldizkari zientifikoetan pasatzen da 
> zientzialari independente mordo baten filtroa.
Mamia, ICNIRPen dago, berau da eta "zure aldeko" zientzia artikuluak 
batu dituen estamentu nagusia. Jarri dizkidazun wiki-link horietako 
lehena zabaldu eta lehen artikulu zientifikora jo dut Radiation 
Research-en publikatutakoa, egileen artean AEBetako ejerzitoko 
zientzialariak...Zuk hauei Karolinskako Olle Johanssoni edo Reflex 
proiektuko koordinadore izan zen Franz Adlkofer-i baino sinesgarritasun 
gehiago ematen badiezu, aurrera, baina oso zaila izango da bide 
honetatik elkar ulertzea. Esperimentaziora jo beharko dugu zuzenean. 
Bestalde, oso ondo dago hau, protagonista guztiak eszenatokira irtetzen 
baitoaz. Teknologia guzti honen iturria militarra da, gero 
multinazionaletara pasatua, mundu honetako "botereak" nahi izan duen 
erritmoan.

Artikulu zientifikoak alde bietakoak daude eta idatzi duzun azken mezu 
honetako linketan ere erreza da hori nabarmentzen eta alde bietako 
informazioa agertzen da, nahiz eta Pariseko Deklaraziotik urrun dagoen 
jarrera "cyberguayantropozentrikoa" gailendu, Bioinitiative ez aipatau. 
Artikulu zientifikoen gaiari hasieratik heldu diot BIOINITIATIVE REPORT 
www.bioinitiative.org 600 orritako txostenean agertzen direnekin. 
Europar Batasuneko politikoek aintzat hartu zutena babes mugak 
atzeratuak gelditu direla dien erresoluzioa onartuz. Olle Johanssonek 
publikatutakoak ere begiratu genitzake, ia sasi-zientzia zer ote den. 
Epidemiologia lantzen duten beste bi ere aipatu ditut aurreko mezuan. 
Bardasanoren bat ere jarri dizut link baten. Kopuruari dagokionez, 
milaka artikuluren artean enpate teknikoa dago. Zergatik eman balore 
gehiago multinazionalen dirua edo AEBtako ejerzitoa sartuta dauden 
ikerketei?
>
>     ICNIRPek markatzen dituen gehieneko baloreak "aberrazio
>     zientifikoa" dira, efektu ez-termikoak eta efektu akumulatiboak
>     ukatzen direlako!!
>
>
> Horretarako lehenago efektu ez-termikoak eta akumulatiboak existitzen 
> direla frogatu behar delako izango da agian? 
> (http://skepticwiki.org/index.php/Cell_phones_and_brain_tumors, 
> http://en.wikipedia.org/wiki/Microwave#Health_effects, 
> http://en.wikipedia.org/wiki/Electromagnetic_radiation_and_health eta 
> http://en.wikipedia.org/wiki/Mobile_phone_radiation_and_health).
EHS (elektro hipersentsibilitatea) gaitza dutenak existitzen diren 
momentutik frogatua dago. Melatoninaren zikloan eragiten duela ere, 
frogatua dago. Frogatua dago barrera hematoenzefalikoan eragiten dutela. 
Minbiziarekin harremana muga legalaz azpitik. Eta hori baino 
xinpleagoak, odolaren koagulazio abiadura eta tentsioa ere eragiten 
ditu. Lo txarto egitea egitea ere hor kokatu behar, sentsazio eta 
irudipenetatik urrun EEG bitartez neurtua.............eta beste asko.

EHS gaitzera bueltatuz, hipersentsibilitate kimikoarekin ere 
erlazionatuta dago, baita fibromialagiarekin ere. Horren ebidentzia 
nabarmenak daude. Nahiz eta nola ez, hori ukatzen duten zientzialariak 
agertu. Suedian eta Kanadan, onartutako gaitza da eta Catalunyako mediku 
ofizial batzuk hasi dira diagnostiko hori ematen. Nik gaitz hau duten 
pertsona batzuk pertsonalki ezagutzen ditut. MOEko aurreko lehendakariak 
gaitz hau zuen, ez dakit buelta ematerik lortu duen...ez da inguruan 
mediku faltagaitik izango.
>
> Nik etxean urteak dira Wifia daukadala eta beti piztuta dago, eta 
> laneko azterketa medikuek beti berdin ematen dizkidate. Ez daukat zuk 
> diozun bezain hurbil, hori egia da (pare bat metrora egongo da eta 
> pareta bat tartean; baina beste lankide batek badu hurbilago eta berak 
> ere ez du arazorik). Baina beharrik ere ez hurbilago izatea, hori ez 
> delako bere erabilera normala. Frogatuta egongo balitz ere hain hurbil 
> edukitzea kaltegarria dela (eta ez dago), nahikoa da urrutiago jartzea 
> eta kitto (badakizu eragina distantziaren karratuaren proportzioan 
> txikitzen dela).
Paretak dexente kenduko dizu seguruenik. Baina gomendagarriago gauez 
itzaltzea.
Eremua distantziaren karratuaren proportzioan txikitzen da (baina 
faktore gehiago daude, erreflexioak eta abar...), eragina ez dakit. 
Biofisiko batzuren arabera, eraginetan frekuentzia da faktore oso 
garrantzitsua, eremuaren potentzia fluxua baino gehiago. Eraginik ote du 
ba? Suposatzen dut efektu termiko soilaz ariko zarela. Dena den ez 
gabiltza urrun edo gertu eragiten duen frogatu nahian; kontua, eztabaida 
muga legaletatik behera, efektu biologikoak dauden edo ez argitzea da.
>
>     Egin ditudan neurketatan muga legaletara ez naiz inoiz hurbildu,
>     laurdenera ere ez, eta egia esateko, nahi ere ez, 20 mW/m2 tik
>     gora ez baitut denbora askorik jasaten.
>
>
> Berrian zenioen 
> (http://paperekoa.berria.info/agenda/2010-01-14/028/002/%C2%ABHemengo_eskoletako_wifi_uhinen_maila_legez_kanpokoa_litzateke_Salzburgon%C2%BB.htm) 
> hori eman zizula sei eramangarri soilik piztuta zeudenean, ez? Ba ni 
> sarritan egon naiz hori baino askoz Wifidun eramangarri gehiago 
> piztuta zeuden tokietan eta inoiz ez dut ezer nabaritu, arraroa zuk 
> hainbeste nabaritzea... Ez al da gehiago neurgailuaren eragin 
> psikologikoa izango? Nik ere froga bat egitea proposatuko dizut: zure 
> neurgailu hori gabe, norbaitek jar zaitzala tokietan non zuk ez 
> dakizun igorpen elektromagnetikorik dagoen edo ez edo zenbatekoa 
> dagoen, eta ea asmatzen duzun zeinetan zauden 20 mW-tik gora.
Guztiz prest esperimentaziorako. Baina proposatzen didazun frogak 
helburu erabilgarri nabarmenik ez du. Zure helburua, diodana zalantzan 
jartzea da, eta nahia, eragin psikologiko soila dela demostratzea. 
Arrazoi duzu zati baten, erradiestesian sujestioak emaitza aldatu 
baitezake, baita larregizko konfidantzak edo demostraziorako 
antsietateak ere, eta ez da erraza horrelako esperimentu baten hauek 
kontrolatzea, burua eta gorputza beharrezkoak diren sentsibilitate 
egoeretara eramatea.

Erabilgarritasunera bueltatuz, nik asmatzen badut, nire egoa puzteaz 
gain ezer gutxi lortuko dugu. Eta hori, ez nuke lorpentzat hartuko 
ezertarako ez bailuke balioko. Zuk asmatzen baduzu, barregarri uzten 
nauzu eta ondo pasatuko duzu, baina ez diot horretaz aparte 
erabilgarritasunik aurkitzen. Hala ere, prest nere burua horretarako 
prestatzeko. Era normalean nabarmentzea, presio gabe, baino askoz ere 
zailagoa da horrela. Prest frogarako eta baldintzetaz hitzegiteko. 
Pertsonaren baten laguntza ere ondo letorkidake, kinesiologiaz bere 
egoera neurtzeko. Inungo makina barik. Tokia lehenago ezagututa eta 
testatua badaukat, gutxienez %90ean asmatu dezakedala uste dut.

Erabilgarritasunari dagokionez, nik planteatzen dizudan esperimentazioak 
mila buelta ematen dizkio idazten didazun erronka honi.

Orain badirudi 10 urtetako ume batek eskolan internetera wifi bitartez 
konektatuko dela gelako jarleku fijo batetatik (kablearen aukera egonda, 
total nonsense). Gero, izan liteke, zuk bezala, bere ondoko bizilagunak 
24 orduz, pasilloan edo salako iskina baten wifia piztua izatea, eta 
pareta egon arren 40 zentimetrotara tara izatea gauez bere buruaren 
kokalekutik. Gero, olentzerok sakelekoa oparitzea eta honetaz despegatu 
ezinda pasatzea eguna...Bioinitiativekoek publikatu dutenaren laurden 
bat zuzena bada, Errusiako gomendioen arrazoiak benetakoak badira, edo 
Reflex proiektuko ikerketa dirudien bezain serioa bazen...kontuz gero. 
Beraz, lehen bait lehen komeni zaigu ebidentzia zuzenak izatea. 
Arduratzea edo lasaitzea.

Hori bai, zure osasunari begira, esperimentu arriskutsua dela uste dut, 
badakizu. Ea Elhuyarrekoak eta Consumerrekoa ere apuntatzen diren. Izan 
ere, hain ziur zaudetenez alde batekoen artikulu zientifikoen 
fidagarritasun ezaz, eta ICNIRPen bermeaz, aukera oso ona da 
esperimentatzeko, sujestioa hasieratik baztertua baitago. Eta hori puntu 
garrantzitsua da. Horrela beharbada, DECT alanbrebako bat jar dezakegu 
ohearen alde baten eta wifia bestean. Baloreak neurtu, ahal diren 
parametro guztiak kontrolatu eta ekin.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20100210/149312f6/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago