[eibar] Sanromanek jarriak

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkar.com
Ost, Ots 10, 08:21:57, CET 2010


onak bertsuak, kantatzeko modukuak (hurrengo afarixan edo...?)

x.

El 09/02/2010, a las 18:19, Serafin Basauri escribiķ:

> Trunboi umoreko eta kritiko darabigu txikiziņuan kontra. Hemen  
> daukaguz
> kopla batzuk "Peru guria Londresen" doiņuan kantatzeko.
> Serafin
>
> _KOPLA BARRIAK SANROMANEK JARRIAK_
>
> I
>
> Saltzen dabe imajiņa
>
> “HOLA”ko danak adiña
>
> azala lustre ederrarekin
>
> barrua hirua baiņa
>
> /Ai! gure herria/
>
> /ingurukuen barria./
>
> II
>
> “CORTE INGLES”ko argixak
>
> benetan ikusgarrixak
>
> lanpostuak be agindu ziran
>
> sobrau jakuez erdixak.
>
> /Ai! gure.../
>
> III
>
> Moderno eta barrixa
>
> gura leukie herrixa
>
> horretarako eingo dan arren
>
> txikiziņua larrixa.
>
> /Ai! gure …/
>
> IV
>
> Aurretikuen jarduna
>
> gaur arte heldu jakuna
>
> zergaittik bota eta birrindu
>
> nun laga dogu zentzuna ?
>
> /Ai! gure …/
>
> V
>
> Injenerutza lanian
>
> dabiz oin Errebalian
>
> presia egin nahi dabe baiņa
>
> ur guztia juan danian./
> /
>
> / Ai ! gure …
> /
>
> VI
>
> Errebaleko parkiņa
>
> aprillerako egiņa
>
> behin behinekua izango ei da
>
> ikusiko da jakiņa !
>
> /Ai! gure …/
>
> VII
>
> Zeiņek sinistu bihar dau
>
> seikua zana bat pagau
>
> gansterrak dira tontuak edo
>
> guzur hutsa da guzti hau.
>
> /Ai ! gure.../
>
> VIII
>
> Haginkadia sakona
>
> mendixari ein jakona
>
> zergaittik ezin bakian laga
>
> bake bakian dagona?
>
> /Ai! gure …/
>
> IX
>
> Arrateballen taillarrak
>
> hondatu dira baztarrak
>
> Untzetaraiņo porlandu eta
>
> nun jo bihar dau oillarrak?
>
> /Ai! gure …/
>
> X
>
> Matsariko ospittala
>
> kronikuendako dala
>
> idea ezin bikaiņagua
>
> hil daittian sartu ahala.
>
> /Ai! gure …/
>
> XI
>
> Hor hildakuen diruak
>
> pensiņorako euruak
>
> pozik ta gogoz tragauko dittu
>
> haziendiaren zorruak
>
> /Ai! gure …/
>
> XII
>
> Oponentiak auzuan
>
> ezkon biaje gozuan
>
> agintedunak emoten detsen
>
> opiuaren lausuan
>
> /Ai! gure …/
>
> XIII
>
> Oposiziņo tristia
>
> larrixa ezpalitz txistia
>
> eitten dabena egittekotan
>
> hobe leukie ixtia
>
> /Ai! Gure …/
>
> XIV
>
> Lan hau dan arren laburra
>
> eskaxa eta apurra
>
> eibartarrokin ez naiz ahaztu ta
>
> zeuntzat doia agurra.
>
> /Ai! gure .../
>
> DOIŅUA: Peru guria Londresen
>
> Eibar 2010-02-04
>
> __//
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak- 
> request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20100210/946eec72/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago