[eibar] erabili, erabili mikrouhina

Asier Arregi geobiotek a bildua gmail.com
Ost, Ots 10, 09:21:17, CET 2010


Igor Leturia(e)k dio:
>  Nik ere froga bat egitea proposatuko dizut: zure neurgailu hori gabe, 
> norbaitek jar zaitzala tokietan non zuk ez dakizun igorpen 
> elektromagnetikorik dagoen edo ez edo zenbatekoa dagoen, eta ea 
> asmatzen duzun zeinetan zauden 20 mW-tik gora.
>
>     Igor Leturia

Egia esateko, pentsatzen jarrita...hau ere oso erabilgarria izan daiteke 
enpirikoki. Gorputzaren sensoreren batek igartzen badu ukaezina delako 
efektu termikoez gain, eragina dagoela, bestela ezin igarri, eta horrek 
hankaz gora botako luke orain arte esan duzun guztia, baita ICNIRPek SAR 
hutsaz gomendio-muga ezartzeko kriterioa ere.

Argi ere gelditu behar den kontua, zer den frogatu nahi duguna. Eragin 
biologikoak dauden edo ez behatzea da nik daukadan helburua. Zein da zurea?

Edozein modutan, askoz ere froga hobeak dira oheko inmisioarekin egin 
daitezkenak.






Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago