[eibar] erabili, erabili mikrouhina

Ramon Arizaga rarizaga a bildua lince.com
Ost, Ots 10, 11:02:07, CET 2010


ˇHau da hau eztabaidaˇ,

Egun zientziarekin arlo askotan gertatzen dena, etxeko labeak eragin duenez
guzti hau, janariarekin bada eztabaida sakona Transgenikoen inguruan,
Bai Asierrek bai Igorrek euren aldeko zientzilari desberdinen lanen
aipamenak egin dituzte,
Ni nola ezkorra agertu naizen hasieratik, Asierrek aipatutako zientzilarien
lanok nahikoa zaizkit, normalean hori egiten dut, egun zientzilarien lanek
konklusio desberdinetara heltzen dira, nire ustetan nork ordaitzen detzen
arabera ere badago zer ikusia, horregatik nik neure iritzia babesten duten
lanak baldin badaude nahikoa zait.

Orain froga edo aproba horrekin galdu egin naiz, ni ez nator bat Igorren
aproba egiteko tesiarekin, gorputzak ezin badu erradiazio bat detektatu ez
du horrek esan nahi ez duela eraginik, udaran ondartzara joan eta UVA
erradiazioak ederki erretzen gaitu gu enteratu gabe. 
Asierreri aprobaren bat egiteko baiezkoa esan duela irudi tu zait, nik neure
aldetik aproba egiteko garaian aparatuok (uhin sortzaileak) martxan ipini
eta neurtzekoaren aldekoa nok, gero zein parametro edo neurri osasungarriak
onartzen ditudazen neure kontu (eta beste guztiona noberaren ikuspuak
libre), nere interesa neurketa hori nola bait egitea da, ez dut nahi
"conejillo de indias" egiterik, bainan gustora ikusiko nuke nik ez bai dakit
nola eta zerrekin ere neurtu uhinok. Denda bate ez litzateke txarra modelo
desberdinak martxan ipintzeko posibilitatea emon dezake: laba, bitro,
mugikorrak...

Ramon

Igor Leturia(e)k dio:
>  Nik ere froga bat egitea proposatuko dizut: zure neurgailu hori gabe, 
> norbaitek jar zaitzala tokietan non zuk ez dakizun igorpen 
> elektromagnetikorik dagoen edo ez edo zenbatekoa dagoen, eta ea 
> asmatzen duzun zeinetan zauden 20 mW-tik gora.
>
>     Igor Leturia

Egia esateko, pentsatzen jarrita...hau ere oso erabilgarria izan daiteke 
enpirikoki. Gorputzaren sensoreren batek igartzen badu ukaezina delako 
efektu termikoez gain, eragina dagoela, bestela ezin igarri, eta horrek 
hankaz gora botako luke orain arte esan duzun guztia, baita ICNIRPek SAR 
hutsaz gomendio-muga ezartzeko kriterioa ere.

Argi ere gelditu behar den kontua, zer den frogatu nahi duguna. Eragin 
biologikoak dauden edo ez behatzea da nik daukadan helburua. Zein da zurea?

Edozein modutan, askoz ere froga hobeak dira oheko inmisioarekin egin 
daitezkenak.



_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago