[eibar] erabili, erabili mikrouhina

Josu Mendicute josumendicute a bildua gmail.com
Ost, Ots 10, 12:17:20, CET 2010


Ramon Arizaga<rarizaga a bildua lince.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko otsren
10a 11:02):

>
> ˇHau da hau eztabaidaˇ,
>
> Egun zientziarekin arlo askotan gertatzen dena, etxeko labeak eragin duenez
> guzti hau, janariarekin bada eztabaida sakona Transgenikoen inguruan,
> Bai Asierrek bai Igorrek euren aldeko zientzilari desberdinen lanen
> aipamenak egin dituzte,
> Ni nola ezkorra agertu naizen hasieratik, Asierrek aipatutako zientzilarien
> lanok nahikoa zaizkit, normalean hori egiten dut, egun zientzilarien lanek
> konklusio desberdinetara heltzen dira, nire ustetan nork ordaitzen detzen
> arabera ere badago zer ikusia, horregatik nik neure iritzia babesten duten
> lanak baldin badaude nahikoa zait.
>

Ramon, beti izango duzu zure tesia babestuko duen zientzialariren bat. Eta
jarrera hori justifikatua baldin badago, barkatu gauzak nahastea baina
jarrera berdin-berdina deritzot Eibarko Udal Gobernuarena Errebal kasuan:
badauka teknikoren bat bere jarrera justifikatzen duena, eta horrela denez,
ez dauka zertan zure informe teknikoei kasu egin. Badauzka bere informe
teknikoak eta horiek bere iritzia babesten dutenez, nahikoa zaie.
ˇˇEz dit balio!!

Igor Leturia eta Asier Arregiren eztabaidak, bestalde, aspaldi pasa ditu
nire interes-gaitasun-ulermen-inplikazio mailak. Zientzia ikerketak egonda
ere eta sineskeriak sineskeri, nire kasua norbaiti interesatzen bazaio:
-Mikrouhina erabiltzen dut edozein janari berotzeko, edo sukaldatzeko ere
bai, baldin eta jaki horiek gordinik jan baldin badaitezke (adibidez,
ogia+tomatea+gazta+jamoia=pizza mikrouhinean).
-Mikrouhinean berotutakoa momentuan ez badut kontsumitzen, bota egiten dut.
Horregatik saiatzen naiz jango dudana besterik ez berotzen.
-Ez dut mikrouhina erabiltzen gordinik jan "ezin" daitezkeen gauzak
prestatzeko (arraina, odolostia...). Ez dut sinisten jateko moduan
prestatzen direnik horrela.
-Edozein gauza berotzeko, esnea ere, aukera baldin badaukat nahiago dut
lapikoan (testura eta zapore diferenteak dutela esango nuke, baina ez dut
egiten uhinen beldurrez). Hala ere mikrouhina erabiltzen dut normalean esnea
berotzeko ere, goizero eta gauero.

Mikrouhinak kalte handiak eragiten baldin badizkit akabatuta nago: egunero
gutxien-gutxienez birritan erabiltzen dut. Eta ez naiz oso biziosoa alkohola
eta tabakoarekin, baina seguru nago parrandetako zigarro eta ginkasek kalte
handiagoa egiten didatela mikrouhinak eta wifiak baino. Eta zigarro eta
ginkas batek lagundu zaitzake sozializatzen, baina ez dizute bizitza
errazten. Mikrouhinak bai.

Gora parranda eta komodidadea. Osasuna guztiontzat,
josu.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20100210/8182bc9e/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago