[eibar] erabili, erabili mikrouhina

Ramon Arizaga rarizaga a bildua lince.com
Ost, Ots 10, 12:37:26, CET 2010


 

Ramon, beti izango duzu zure tesia babestuko duen zientzialariren bat. Eta
jarrera hori justifikatua baldin badago, barkatu gauzak nahastea baina
jarrera berdin-berdina deritzot Eibarko Udal Gobernuarena Errebal kasuan:
badauka teknikoren bat bere jarrera justifikatzen duena, eta horrela denez,
ez dauka zertan zure informe teknikoei kasu egin. Badauzka bere informe
teknikoak eta horiek bere iritzia babesten dutenez, nahikoa zaie.
¡¡Ez dit balio!!

 

Dena irakurrita gero hi udalaren adibidearekin ni baino gertuago habil

Proposamen bat zegoen nire itxatzian,  hau modu konstruktiboa da eta berauxe
zen garrantzizko  datoa. At geratu da nonbait.

Objetiboa neurketa bat eduki eta gero bakoitzak nahi duena egin dezala hori
idatzi dot (beste hitz batzuekin), beraz libertadea guztiontzat,

Noski neurketa barik ere bai, baina nik neurketaren aldeko interesa hasaldu
dot.

 

¿Hire adibidean ba ahal da neurketa egiteko proposamenik?, ezezkoan najak

Orduan balio ez duena adibidea dok (barkatu eta ez dot honekin gehiago
jarraituko),

 

Aproba egitean  dut interesa, aprobak neuri dato objetiboak emongo didaten
itxaropenarekin, gero zer egin beste kontu bat

¡Izan huntsa eta egin parranda¡

 

Ramon



Igor Leturia eta Asier Arregiren eztabaidak, bestalde, aspaldi pasa ditu
nire interes-gaitasun-ulermen-inplikazio mailak. Zientzia ikerketak egonda
ere eta sineskeriak sineskeri, nire kasua norbaiti interesatzen bazaio:
-Mikrouhina erabiltzen dut edozein janari berotzeko, edo sukaldatzeko ere
bai, baldin eta jaki horiek gordinik jan baldin badaitezke (adibidez,
ogia+tomatea+gazta+jamoia=pizza mikrouhinean).
-Mikrouhinean berotutakoa momentuan ez badut kontsumitzen, bota egiten dut.
Horregatik saiatzen naiz jango dudana besterik ez berotzen.
-Ez dut mikrouhina erabiltzen gordinik jan "ezin" daitezkeen gauzak
prestatzeko (arraina, odolostia...). Ez dut sinisten jateko moduan
prestatzen direnik horrela.
-Edozein gauza berotzeko, esnea ere, aukera baldin badaukat nahiago dut
lapikoan (testura eta zapore diferenteak dutela esango nuke, baina ez dut
egiten uhinen beldurrez). Hala ere mikrouhina erabiltzen dut normalean esnea
berotzeko ere, goizero eta gauero.

Mikrouhinak kalte handiak eragiten baldin badizkit akabatuta nago: egunero
gutxien-gutxienez birritan erabiltzen dut. Eta ez naiz oso biziosoa alkohola
eta tabakoarekin, baina seguru nago parrandetako zigarro eta ginkasek kalte
handiagoa egiten didatela mikrouhinak eta wifiak baino. Eta zigarro eta
ginkas batek lagundu zaitzake sozializatzen, baina ez dizute bizitza
errazten. Mikrouhinak bai.

Gora parranda eta komodidadea. Osasuna guztiontzat,
josu.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20100210/36ba4a04/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago