[eibar] erabili, erabili mikrouhina

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ost, Ots 10, 12:53:33, CET 2010


Horretara iristeko nahikoa da Argiñanoren testigantza. Telebistan esplikatu
zuen mikrohondasekin kontuz ibili behar dala, eta adibide hau jarri zuen:
"Zer gertatzen da arrautza bat mikrohondasean sartzen baduzu? Ba, bestea
mikrohondasaren atearekin harrapatzen duzula!".


Eskerrikasko josu eta ramon-i eztabaidaren tonua jaisteagatik, hain serio
zihoan asuntoa ez nintzela txistea bidaltzera ausartzen. Bide batez, nik
mikrouhin labea asko erabiltzen dut, eta arrautza ezik denetarik sartzen dut
bertan. Baina akaso kaltetuta nago dagoeneko, Argiñanon txisteek grazia
egiten didate eta...

oier.


2010/2/10 Josu Mendicute <josumendicute a bildua gmail.com>

> Nik ez daukat arazorik neurketa egiteko, baina ezta ere interesik denbora
> hortan xahutzeko. Egiten baldin baduzu, konpartitu emaitzak, ok? Eskerrik
> asko.
>
> Dena irakurri edo ez, esaldi bat bota duzu zientzia azterketei ematen
> diezun balioaz, eta hau izan da: "neure iritzia babesten duten
> lanak baldin badaude nahikoa zait". Zuri nahikoa zaizun bezala, nahikoa
> zaio beste edozeini beste edozein gaitan.
>
> Zaindu,
> josu.
>
>
>
> Ramon Arizaga<rarizaga a bildua lince.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko otsren
> 10a 12:37):
>
>>
>>
>> Ramon, beti izango duzu zure tesia babestuko duen zientzialariren bat. Eta
>> jarrera hori justifikatua baldin badago, barkatu gauzak nahastea baina
>> jarrera berdin-berdina deritzot Eibarko Udal Gobernuarena Errebal kasuan:
>> badauka teknikoren bat bere jarrera justifikatzen duena, eta horrela denez,
>> ez dauka zertan zure informe teknikoei kasu egin. Badauzka bere informe
>> teknikoak eta horiek bere iritzia babesten dutenez, nahikoa zaie.
>> ¡¡Ez dit balio!!
>>
>>
>>
>> Dena irakurrita gero hi udalaren adibidearekin ni baino gertuago habil
>>
>> Proposamen bat zegoen nire itxatzian,  hau modu konstruktiboa da eta
>> berauxe zen garrantzizko  datoa. At geratu da nonbait.
>>
>> Objetiboa neurketa bat eduki eta gero bakoitzak nahi duena egin dezala
>> hori idatzi dot (beste hitz batzuekin), beraz libertadea guztiontzat,
>>
>> Noski neurketa barik ere bai, baina nik neurketaren aldeko interesa
>> hasaldu dot.
>>
>>
>>
>> ¿Hire adibidean ba ahal da neurketa egiteko proposamenik?, ezezkoan najak
>>
>> Orduan balio ez duena adibidea dok (barkatu eta ez dot honekin gehiago
>> jarraituko),
>>
>>
>>
>> Aproba egitean  dut interesa, aprobak neuri dato objetiboak emongo didaten
>> itxaropenarekin, gero zer egin beste kontu bat
>>
>> ¡Izan huntsa eta egin parranda¡
>>
>>
>>
>> Ramon
>>
>>
>>
>> Igor Leturia eta Asier Arregiren eztabaidak, bestalde, aspaldi pasa ditu
>> nire interes-gaitasun-ulermen-inplikazio mailak. Zientzia ikerketak egonda
>> ere eta sineskeriak sineskeri, nire kasua norbaiti interesatzen bazaio:
>> -Mikrouhina erabiltzen dut edozein janari berotzeko, edo sukaldatzeko ere
>> bai, baldin eta jaki horiek gordinik jan baldin badaitezke (adibidez,
>> ogia+tomatea+gazta+jamoia=pizza mikrouhinean).
>> -Mikrouhinean berotutakoa momentuan ez badut kontsumitzen, bota egiten
>> dut. Horregatik saiatzen naiz jango dudana besterik ez berotzen.
>> -Ez dut mikrouhina erabiltzen gordinik jan "ezin" daitezkeen gauzak
>> prestatzeko (arraina, odolostia...). Ez dut sinisten jateko moduan
>> prestatzen direnik horrela.
>> -Edozein gauza berotzeko, esnea ere, aukera baldin badaukat nahiago dut
>> lapikoan (testura eta zapore diferenteak dutela esango nuke, baina ez dut
>> egiten uhinen beldurrez). Hala ere mikrouhina erabiltzen dut normalean esnea
>> berotzeko ere, goizero eta gauero.
>>
>> Mikrouhinak kalte handiak eragiten baldin badizkit akabatuta nago: egunero
>> gutxien-gutxienez birritan erabiltzen dut. Eta ez naiz oso biziosoa alkohola
>> eta tabakoarekin, baina seguru nago parrandetako zigarro eta ginkasek kalte
>> handiagoa egiten didatela mikrouhinak eta wifiak baino. Eta zigarro eta
>> ginkas batek lagundu zaitzake sozializatzen, baina ez dizute bizitza
>> errazten. Mikrouhinak bai.
>>
>> Gora parranda eta komodidadea. Osasuna guztiontzat,
>> josu.
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20100210/3305c0b3/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago