[eibar] erabili, erabili mikrouhina

Asier Arregi geobiotek a bildua gmail.com
Ast, Ots 11, 11:47:49, CET 2010


Nire partetik ez da eztabaida inoiz bukatuko, arazoak darrain bitartean. 
Ez dut uste egun dauden ebidentzia zientifikoak eguneroko bizitzan 
ebidenteago izateko zain egotea intelijenteena denik.

Heldulekurik txikienari hozka egin eta kontu garrantzitsu batzuk 
erantzun barik utzi dituzu. Funtsezkoenetako bat, berriro: "Karolinska 
sasizientzia eta siniskeria Institutua dela mantentzen duzu? Akabo Nobel 
sariak. Bionitiativen parte hartzen duten zientzialariak ere bai, 
sasizientifikoak, Pariseko deklarazioa izenpetzen dutenak ere bai. 
Salzburgoko erresoluzioa sinatzen eta argumentatzen dutenak politikoak 
al dira, aurreko mezuan esaten zenuen bezala, ala sasizientifikoak edo 
beharbada badakite zerbait zientziaz?"

Ze interes eduki dezake Karolinska institutuak? Interesak bai, klaro, 
oso desberdinak izan daitezke. Batzuk multinazionalei kobertura ematea 
poltsikoak ondo beteta eta besteek osasun parametroen babesa. Ze interes 
egon daiteke bestela?

Aldizkari zientifikotan alde bietako hipotesiak baieztatzen dira. 
Defentsa oso ahula, zurea da. Zuk proposaturiko artikuluetan lehena hori 
atera da, orain besteei begira nabil...eta zer esango dizut bada...ezin 
ulertu zergatik batzuri zientzia deitzen diezun eta besteei 
sasi-zientzia. Oso nabarmena da multinazionalek diru asko gastatu dutela 
beraiei komeni zaizkien ikerketa zientifikoak diruz laguntzen. Ezetz 
uste duzu?

Beraz, 4500 mW/m2 tik behera (900 MHz tarako) eraginik ez dagoela dioten 
artikulu zientifikoak daude. Hala eta guztiz, ez dago aseguro-etxe 
bakarra muga legalen barruan dauden mikrouhinek osasunari kalterik 
egiten ez diotela poliza baten jasotzen duenik, edo hauen kaltea 
babesten duenik, ezta 1 mW/m2 tarako ere ez.

Esperimentazioari ere uko egiten diozu, ironiak zirela arrazoitua. 
Defendatzen duzunarekin segurtasuna falta zaizula dirudi, ez dut 
ulertzen bestela zergatik ez. Besterik ez bada, zure kontura froga 
zenezake hilabete bakar bat (urte bat jartzen nizun lehen) wifia ohe 
burukoaren ondoan eta beste aldean telefono alanbrebakoa jarrita ea 
lehen bezain ondo lo egiten duzun. Xinplea.

Pertsona kopuru haundi bat eremu elektromagnetikoegaitik asko sufritzen 
dagoen bitartean, berauen eragin ebidentea ukatzea larria iruditzen zait.

Erradiestesia Errusian karrera zientifikotan irakasten da Sobietar 
Batasunaren oinordekotza bezala 50. hamarkadatik, beraiek 
"sentsibilitate biofisikoa" edo antzerako termino bat erabiltzen dute. 
Erradiestesiak, erradiazioak sentitzea esan nahi du, besterik ez. 
Bizidun gorputz guztiok egiten dugun zerbait. Mistisizmoak, sineskeriak 
eta sasizientziak ez daukate horrekin zerikusirik. Zure azaleko 
sentsoreek ez al dute bada IR (infragorri uhinak) sentitzen? edo argi 
uhinak? 50 Hz tako eremu elektrikoa eskuekin sentitzea ere oso oso 
erraza da, adibidez.

Baina sentsibilitatearekin demostrazioak egiten direnean, zailagoa da 
prestatzea, besterik ez. Presio hori gabe %100 igarriko nuke. Gure 
buruko programek ez dute algoritmo digitalekin funtzionatzen.

Elektroakupuntura makina batekin, eskeptikoek beharbada ukatuko dituzuen 
gorputzeko meridiano energetikoen neurketarekin, %100eko emaitzak 
bermatzen dizkizut, 20 mW/m2 fluxu potentziaren aurrean, baita 1 mW/m2 
koan egonda ere.

Eragin biologikotan, eragina ez da distantziaren karratuaren arabera 
txikitzen. EREMUA dago fisika elementalean, ez eragina. Eragina 
parametro biologiko bat da, eta hor proportzio matematikoek zuzentasuna 
asko galtzen dute. SARarekin ere bai. Jope, hori ICNIRPekoek ere 
badakite. Trintxeraren beste aldean eta oso oso atrintxeratuta zaude, 
irrazionalki. Eskerrik asko azkenean zure erlijioa zein den argitzeagaitik.

Armentiaren artikulua ezagutzen nuen, aluzinantea, erantzunetan nire bat 
ere badago. Osatuagoak Carlos Requejok edo Luis Martinek ematen 
dituztenak, besteak beste.

Agur,

Asier Arregi



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago