[eibar] zein liburu elektroniko?

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
Al, Ots 15, 17:46:26, CET 2010


2010/2/15 markos zapiain <mzapiain a bildua euskalnet.net>:
> ezaugarri hauek aldi berean lituzkeen i-rakurgailua litzateke bilatzen
> dudana:
>
> -distirarik ez, tinta elektronikoa
> -baina leku ilunetan irakurtzea ahalbidetzen duen berezko argia
> -bilatzailea, liburuan kontzeptuak eta hitzak bilatu ahal izateko, kindle
> lez
> -oharrak idazteko aukera
> -euskara arazo ez zaiona
>
>

Ikusi dut galdera bera jarri duzula Sustatun, Markos. Uste dut oso
zaila izango dela inork erantzutea ze...

- Ia inork ere ez dauka i.rakurgailurik Euskal Herrian

- daukaten apur horiek... auskalo nor diren, baina bakoitzak berea
izango du, auskalo zer irakurtzen duen eta nola darabilen, eta
erabiltzekotan ere, bakoitzak irakurgailu bat bakarra dauka, eta ia
seguro ez duela beste modelorik eskura konparatzeko.

Nik neure burua guru gisa saltzen dut batzuetan... baina ez dut sekula
esku artean halako trastorik eduki. Ikutu ere ez, Markos.

Inor badago halakorik ukitu duenik zerrenda honetan, MANIFESTA DADILAAAAAA!!!!!

Beste aukera bat hau izan daiteke: zuk erosi edozein, eta nola zu
izango zaren euskaldun bakarra halako bat izango duena, gero saldu
sapientzia hori, zure aholkularitzari prezioa jarrita.

Luistxo



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago