[eibar] Eibarko ikastolako pelikulak eta argazkixak

Asier Sarasua asarasua a bildua gmail.com
As, Ots 16, 11:04:13, CET 2010


kaixo,

gehixenok jakingo dozuen moduan, Eibarko ikastoliak 50 urte beteko dittu aurten.
1960ko martixan 11an emon zittuan Mari Tere Munduate andereņuak beran
lehenengo eskolak.
Hilabete barru, 50 urte.

50. urteurrena dala eta, hainbat ekitaldi antolatu nahi dittu
ikastoliak berak (zuzendaritzak eta guraso elkartiak).
Eta materixala bihar dogu: ikastolako argazkixak eta pelikulak.
Zaharrak. Zenbat eta zaharraguak hobeto (azkenengo 20-25 urteko
materixal dexente dago, baina 1960-1975 bittartekua oso gitxi). Tira,
80. hamarkadakuak be interesatzen jakuz, e?

Gehixenbat pelikula zaharrak interesatzen jakuz, super8 formatuan
grabautako pelikulak.
Zuetako iņork ez daka ezer? Zeiņek euki leikiazen?

Materixalik lortzen badozue, Ikastolako arduradunengana jo zeinkie edo
zuzenian neregana.

Eskerrik asko
Asier



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago