[eibar] 012: Administrazioarekin telefono zuzena

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ost, Ots 17, 10:43:13, CET 2010


Jaurlaritzak zenbaki bakar bat jarri du bere bulegoekin hitzegiteko. Bertara
deitu eta handik bideratzen zaituzte. 012 da zenbakia. Printzipioz ideia ona
iruditzen zait. Baina hara zer gertatu zaidan.

Multa bat izan nuen. Ordaindu nuen, baina aste batzuk pasata berriz etorri
zait multaren jakinarazpena. Nire ordainketa ondo bideratu ote den
konfirmatu nahi nuen, ez dela akatsik izan eta ez didatela multa bigarren
aldiz ordain arazi nahi. Telefonoz deitu nahi izan dut Trafikora, baina 012
zenbakian adeitsuki jakinarazi didate trafikon ez dute telefonorik hartzen.
Ezin inori galdetu nire multa kitatua dagoen edo zer gertatzen den. Orain
urtebete arazorik gabe hitzegin nuen trafikoko langileekin, baina orain ez,
orain 012a jarri dute, eta dagoeneko ezin da haiekin hitzegin. Eta 012ko
langileak ez dauka ideiarik ere nire multaren egoeraz. Bulegora joan beharko
naizela esan dit. Hau bai aurrerapena!!! Donostira joan behar dut konsulta
alu bat egiteko?? Ez emailik, ez telefonorik! Adelanto handia 012 zerbitzu
hau aizu!

Leihatila bat aurkitu dut eta han idatzi dut nire kexa. Ez dakit inork kasu
egingo didan.
http://www.ej-gv.net/o53/visualizador/o53BuzonEuskadi.jsp?por=26&lenguaje=2

oier.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20100217/3a6aeffe/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago