[eibar] zein liburu elektroniko?

markos zapiain mzapiain a bildua euskalnet.net
Ost, Ots 17, 17:50:46, CET 2010


igor, olpc horrek perfektua ematen du idazleentzat, ezta?

arina, idazketan kontzentratzeko egokia (despistatzeko txorakeria gutxi), tinta elektronikoa, errukiak dakarren lasaitua... 

nire andreari oparituko nioke: bada oraindik 'bi ordaindu bat eraman' kanpainarik?

bestalde, pantaila bikoitzari dagokionez, ez da zehazki zuk aipatua, baina badira irakurgailu batzuk bitan bereiziak, goiko aldean testua irakurtzeko tinta elektronikoa eta behean berriz internetetik nabigatzeko distiratsua, baina orain ez naiz oroitzen non ikusi dudan

milesker ebookak jaisteko estekengatik
  ----- Original Message ----- 
  From: Igor Leturia 
  To: Eibartarrak zerrenda 
  Sent: Tuesday, February 16, 2010 12:17 AM
  Subject: Re: [eibar] zein liburu elektroniko?


  Luistxo Fernandez<luistxo a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2010eko otsren 15a 17:46):

    2010/2/15 markos zapiain <mzapiain a bildua euskalnet.net>:

    > ezaugarri hauek aldi berean lituzkeen i-rakurgailua litzateke bilatzen dudana:
    > -distirarik ez, tinta elektronikoa
    > -baina leku ilunetan irakurtzea ahalbidetzen duen berezko argia
    > -bilatzailea, liburuan kontzeptuak eta hitzak bilatu ahal izateko, kindle lez
    > -oharrak idazteko aukera
    > -euskara arazo ez zaiona


    Ikusi dut galdera bera jarri duzula Sustatun, Markos. Uste dut oso
    zaila izango dela inork erantzutea ze...
    - Ia inork ere ez dauka i.rakurgailurik Euskal Herrian
    - daukaten apur horiek... auskalo nor diren, baina bakoitzak berea
    izango du, auskalo zer irakurtzen duen eta nola darabilen, eta
    erabiltzekotan ere, bakoitzak irakurgailu bat bakarra dauka, eta ia
    seguro ez duela beste modelorik eskura konparatzeko.
    Nik neure burua guru gisa saltzen dut batzuetan... baina ez dut sekula
    esku artean halako trastorik eduki. Ikutu ere ez, Markos.
    Inor badago halakorik ukitu duenik zerrenda honetan, MANIFESTA DADILAAAAAA!!!!!


  Tira ba, nik nire esperientzia kontatuko dut, ez liburu irakurgailu elektronikoekin (horrelako batekin Durangoko Azokan Elkar-en stand-ean minutu batzuk saltseatu nuen, besterik ez), baizik eta OLPC-XOarekin...

  OLPC (One Laptop Per Child) MIT-etik sortutako ONG bat da, helburua hirugarren munduko haurren hezkuntzan teknologia berrien bidez laguntzea duena. Horretarako XO izeneko ordenagailu bat garatu zuten, potentzia eta kapazidade aldetik gaur egungo edozein ordenagailuren azpitik dagoena baina beste ezaugarri askotan (kontsumoa, tamaina, pisua...) iraultzailea izan dena (gaur egun hain popularrak diren netbook-en aurrekaria izan da). Eta ezaugarri iraultzaileetako beste bat pantaila da.

  "Merkatuan" jarritako tinta elektronikozko pantaila zuen lehenengoetako aparatua izan zen, 2007an atera baitzen. "Merkatuan" diot, komatxo artean, ez baitzegoen benetan salgai, hirugarren munduko gobernuei kopuru handitan ez bada, edo "bi ordaindu bat eraman" kanpainatan (horrela eskuratu nuen nik nirea). Eta zalantzarik gabe lehenengoa izan zen tinta elektroniko-LCD pantaila dualarekin, oraindik ere ez baitago (nik dakidala behintzat) horrelako besterik merkatuan. Lan egiteko modu normalean koloretako LCD pantaila du, horrelakoek ohi duten atzeko argiarekin, baina, eramangarrietan botoi bati sakatuta argitasuna jaitsi dakiokeen bezala, honi guztiz ken diezaiokegu eta tinta elektronikozko pantaila bihurtzen da, kolorerik gabekoa baina bista gutxiago nekatzen duena, eguzki argitan ikus daitekeena eta gutxiago kontsumitzen duena (ez liburu irakurgailu elektronikoak bezain gutxi, hau ordenagailu oso bat baita). Eta oso praktikoa da.

  Hala ere, esan dudan bezala, Markos, zuk behar duzuna, pantaila dualdun aparatua, ez dago besterik merkatuan, ez ordenagailurik ez liburu irakurgailu elektronikorik. Baina litekeena da laster egotea. Mary Lou Jepsenek (http://en.wikipedia.org/wiki/Mary_Lou_Jepsen), OLPC proiektuko hardware arduradun izandakoak eta pantailetan aditua denak, OLPC utzi eta Pixel Qi enpresa sortu zuen 2008aren hasieran, pantailetara dedikatutako enpresa. Abenduan kaleratu zuten lehen pantaila duala (http://www.gizmodo.es/2009/06/03/el-primer-video-de-la-pantalla-dual-de-pixel-qi.html), eta espero da 2010ean zehar agertzea pantaila hori duten lehen aparailuak. Baina ezin jakin tartean liburu irakurgailu elektronikorik egongo den.

  Beste baldintzei dagokienez, liburu irakurgailu elektronikoek, ezta Kindle-k ere, ez dute arazorik euskararekin. Liburu asko daude euskaraz edozein irakurgailutan, Kindle-ean barne, irakur daitezkeenak. Adibidez, Klasikoak bildumako edozein (http://www.klasikoak.com/Formularios/catalogo_e.asp), edo Susako asko (http://www.susa-literatura.com/katosorik.html), edo euskal literaturaren klasiko asko (http://klasikoak.armiarma.com/alfa.htm). Liburu irakurgailu elektroniko batzuek arazoa dutena da  ebook-ak saltzen hasi diren euskal argitaletxeek horiei jartzen dieten DRM edo kopiak saihesteko sistemarekin. Orduan, argitaletxe horien azken nobedadeak dira ezingo dituzunak irakurri Kindle edo Nook baten, soilik Adobe-ren DRM-a darabilten gailuetan. Pantaila dualdun irakurgailuak ateratzen direnean ikusi behar ea DRM familia horretakoak diren, argitaletxe horien nobedadeak irakurri nahi izatekotan.

  Esperientzia zuzena, @gasteizen-ek kontatu zuen twitter-en (http://twitter.com/gasteizen) Cool-ER bat erosi zuela Elkarren (http://www.elkar.com/ebook.cfm?hizkuntza=0&atala=liburu_elektroniko_fitxa&modeloa=eb_cool_er_eus). Aparatua ongi omen dago (http://twitter.com/gasteizen/status/7909702211), baina DRMa ez noski (http://twitter.com/gasteizen/status/8968342639)...

      Igor Leturia



------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20100217/25f6008c/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago