[eibar] Egunkariaren aldeko elkartasun eguna

Josu Mendicute josu a bildua eibar.org
Ost, Ots 17, 18:32:34, CET 2010


Hor behean doan mezua jaso dut nire postontzian. Zerrenda honen
interesekoa delakoan,
josu.


---------- Birbidalitako mezua ----------
Igorlea:
Data: 2010eko otsren 17a 18:22
Gaia: ‘EUSKALDUNON EGUNKARIA’-REN ALDEKO ELKARTASUN EGUNA
Hartzailea:


‘EUSKALDUNON EGUNKARIA’-REN ALDEKO ELKARTASUN EGUNA, OTSAILAREN 20AN

Euskaldunon Egunkaria itxi zutela zazpi urte betetzen diren egunean,
eta Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Egunkaria-ko auzipetuen
kontrako epaiketa egiten ari diren bitartean, euskarazko egunkari
bakarraren itxiera salatu nahi dugu, guztion artean elkartasun mural
handi bat osatuz.

Untzaga plazan egingo dugun ekitaldi berezi horretan, gure herriak
dituen baliabide ezberdinak erabili nahi ditugu, Egunkaria Libre
aldarria entzunarazteko: ikastetxeak, musika taldeak, kirol elkarteak,
dantza taldeak, abesbatzak, elkarte gastronomikoak, dendariak,
komunikabideak, etab. Guzti-guztiok zaudete gonbidatuta, zuen
parte-hartzea ezinbestekoa izango dugulako ekitaldi hori gauzatzeko.

Guztion ekarpenekin, eguerdiko 12:30ean hasiko dugun jaialdia antolatu
nahi dugu, xumea izango dena, baina Egunkaria-ko auzipetuei babesa
emateko eta Egunkaria-ren itxiera salatzeko balioko duena. Marrazki
bat, olerki bat, dantza bat, lau berba, kantu bat...zuen irudimena
behar dugu, mural horri gorputza emateko. Hala, lerro hauen bidez,
jaialdi horretan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu Eibarko
euskalgintzako eragileok.

Ekitaldiari ekarpen bereziren bat egin nahiko bazeniote, eskertuko
genizueke aldez aurretik jakinaraztea, besteak beste, horren berri
emateko. Horretarako, honako e-postara idatz dezakezue:
erredakzioa a bildua etakitto.com.

Orain arte Eibarko herriak Egunkaria-ri adierazi dion babes zabala
otsailaren 20an ere ikusiko dugulakoan, jaso ezazue gure agurrik
beroena.



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago