[eibar] zein liburu elektroniko?

Igor Leturia ileturia a bildua gmail.com
Ost, Ots 17, 19:10:35, CET 2010


markos zapiain<mzapiain a bildua euskalnet.net> igorleak hau idatzi zuen (2010eko
otsren 17a 17:50):

>  igor, olpc horrek perfektua ematen du idazleentzat, ezta?
> arina, idazketan kontzentratzeko egokia (despistatzeko txorakeria gutxi),
> tinta elektronikoa, errukiak dakarren lasaitua...
>

Tira, teklatu txikiegia izatea ere egozten diote batzuek... Nik atzamarrak
txikiak ditudanez ez dut arazorik, baina beste batzuk izan ditzakete.


>   nire andreari oparituko nioke: bada oraindik 'bi ordaindu bat eraman'
> kanpainarik?
>

Ez, 2007 eta 2008ko udazkenetan egon zen soilik kanpaina. Hala ere, ziur
eBay-n edo eros dezakezula. Edo bestela, nik ezagutzen ditut Euskal Herrian
erosi zuten bost bat pertsona, agian galde nezake ea norbaitek saldu nahi
duen... Hala ere, lehenago ikustea komeni da eta jakin ez dela ordenagailu
normal bat bezalakoa... Esan nahi dut ez duela Windows-ik, baizik eta beste
mota bateko sistema eragilea eta aplikazioak (testu-prozesagailua,
nabigatzailea eta programa ohikoenak baditu, baina ezberdinak, eta
hezkuntzarako eta haurrentzako programa asko), eta ohiko ordenagailuak baino
motelxeagoa dela...


> bestalde, pantaila bikoitzari dagokionez, ez da zehazki zuk aipatua, baina
> badira irakurgailu batzuk bitan bereiziak, goiko aldean testua irakurtzeko
> tinta elektronikoa eta behean berriz internetetik nabigatzeko distiratsua,
> baina orain ez naiz oroitzen non ikusi dudan
>

Agian Andoni Sagarnaren blogean (
http://www.bloglines.com/blog/andonisagarna?id=149)?


>  milesker ebookak jaisteko estekengatik
>

Ez horregatik, eskerrik asko zuri esporak.blogspot.com ezagutarazteagatik,
ez nuen ezagutzen.

    Igor Leturia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20100217/badf6130/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago