[eibar] Komunikabideetan agertzeko pentsatzen dozue aldez aurretik komeni ete jatzuen?

Imanol Trebiņo trebi.arte a bildua euskalnet.net
Lar, Ots 20, 23:45:14, CET 2010


        

    Oier G. Ikusi neban El Correon (edo El Diarixuan?) eta neure buruari preguntau netsan: "zergaittik?". Erantzun posibleak: 1. Besterik gabe, eskini egin detse eta onartu dau, orrialde bateko gloria, zergaittik ez, berak ez daka herrarik El Correon kontra. 2. Espeleologia promozionatzen dabix, El Correo erabili horretarako, zergaittik ez? 3. Bere masai negoziua daka, hor agertzia bezero batzuen artian prestigioa emongo detsa, negoziua negoziua da.

 

    Atzo edo hereiņun edo, Ander A. Agertu jatan ETBn bere lutier doaiak erakusten. Amaieria baino ez neban ikusi. Harrittu nindun, baina ni baino gehixago andria, erdizka euskaraz erdizka erdaraz egitten, eta esaldi berian!! Neskiari argittu bihar izan netsan: "euskaraz geuk lez daki horraittiok". Eta lehengo galdera bera: "eta zergaittik?" 1. bezero euskaldun eta erdaldunak danak pozik laga gura, beharbada gero inor konforme ez gelditzeko 2. drogatuta zeuan 3. Eszentriko-txoro moduan agertu gura zeban, artistak eta artista jendiakin lotzen diranentzako onargarrixa eta interesantia egitten dabelako. ;-)

 

Galdera jeneralak (serixuak) azkenian hauetxek dira, aitatuentzako eta gura daben beste guztiontzako:

 

  1.. Komunikabidetan agertzeko eskaintzen dotzuenian, aztertzen dozuez onurak eta kaltiak, etekinak?
     2.  Aztertu bai baina azkenian erantzuna beti da "bai"? Edo ezta aztertu bez, beti esaten da "bai". Edo beste modu batez esanda, inoiz esan dozue "ez"?

 

                    it
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20100220/3e383bdf/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago