[eibar] Arrateballe bizirik!

Ramon Arizaga rarizaga a bildua lince.com
Al, Ots 22, 18:11:31, CET 2010


Josuk

Erisono, Amaņako bariantea, Bolingua, Txonta... proiektu horien alde edo
kontra agertu barik ere, hor gune natural batzuen porlanizazio proiektuak
daudela ezin uka daiteke. Eta proiektu horien aurrean gertatu daitekeen
oposizioa baretzeko marketing estrategia inteligentea litzateke herrigunean
berdegune gehiago ikustea, txikiak izanda ere.

Nik

Eibarko herri mailan ez dago oposiziorik, oposizio fundamentuzkoa balego,
udal batzarra beste motatakoa legoke onezkero ziur, beraz nere ikuspuntutik
ez dago baretu beharrik.

Orain marketina bai, hori Eibarren ondo funtzionatzen du eta badu bere
egitura tekniko eta funtzionala, hau da gure herriko gehien irakurtzen diren
egunkariak erabiliz eta bide batez besteen oiartzuan baretuz. Hau bai egiten
da primeran Eibarren.

Ala ere berde guneak (ez kanpofobalak) eta zuhaitzak beharrezkoak dira
hirietan, nire ustez behintzat, eta beste goxotasun eta kalitatea emoten
detze. Eta bestela edozeinek bere oporretan nonbaitera joaten denean ea nork
ez den akordatzen halako parkeaz edo zuhaitzen edo alamedaz. Zuhaitzak batez
ere hiri gunetan are gehiago bere lan deskotaminatea du CO2 mailan, zuhaitz
batek kotxe baten urteko CO2 kitatzen du.

Zuihaitz gehiago erdiakaldean eta kanpokaldean eta porlan gutxiago = Bizi
kalitate hobeagoa

Ramon

 






-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20100222/3fbce539/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago