[eibar] Arrateballe bizirik!

Manolo Guisasola guisasola a bildua j-obrero.es
Al, Ots 22, 18:52:16, CET 2010


Kaixo:
Eztabaida interesgarria benetan ŅLeire, Ramon, Iosu, Eneko e.a'k daramazuena.
Eibarren ez dago berdegunerik. Horain etxebizitazak eraikitzea da problema. Garai baten, Markeskuaneko jardin ederrak, kalean bertan zeuden txalet batzuen jardinak, Indianoko soluak, eta hainbat toki zeuden. Baina orain ezin da horrelakorik. Ezta kaleetan ere ez lirateke egongo arbolak ze enbarazoa egiten dabe, eta etxeko leioak tapau. Eskola Armerixatik eta Ordoņorarte, kaminolua zegoen, eta gero mugararte, Otolaerdikoa eta Asaldeineko etxea. Dana zen soloa edo mendixa.
Gogoratzen naiz nola bialdu nindun aita zanak tallarrez taller firmak batzen, Gipuzkoako Diputazioaren dokumento baten frase hau asaltzen zelako: "con el fin de destruir el auge canceroso de la industria eibarresa". Eta gauza zen urbanizazioa aldatzea fabrikarik ez ertaikitzeko. 
Baina lurraren eskaseari begiratuz: zenbat fabrika daude Eibartik kanpo? Bai Gasteizen (40tik gora uste); Zaldibartik asi eta Durangoraino; Itziarren eta abuskalo nun ez.
Lekua falta eta zementoa ugari. Eskerrak ez direla 4 edo 5 km bakarrik egin biar kalean falta dena topastzeko.
Manolo
  ----- Original Message ----- 
  From: Ramon Arizaga 
  To: 'Eibartarrak zerrenda' 
  Sent: Monday, February 22, 2010 6:11 PM
  Subject: Re: [eibar] Arrateballe bizirik!


  Josuk

  Erisono, Amaņako bariantea, Bolingua, Txonta... proiektu horien alde edo kontra agertu barik ere, hor gune natural batzuen porlanizazio proiektuak daudela ezin uka daiteke. Eta proiektu horien aurrean gertatu daitekeen oposizioa baretzeko marketing estrategia inteligentea litzateke herrigunean berdegune gehiago ikustea, txikiak izanda ere.

  Nik

  Eibarko herri mailan ez dago oposiziorik, oposizio fundamentuzkoa balego,  udal batzarra beste motatakoa legoke onezkero ziur, beraz nere ikuspuntutik ez dago baretu beharrik.

  Orain marketina bai, hori Eibarren ondo funtzionatzen du eta badu bere egitura tekniko eta funtzionala, hau da gure herriko gehien irakurtzen diren egunkariak erabiliz eta bide batez besteen oiartzuan baretuz. Hau bai egiten da primeran Eibarren.

  Ala ere berde guneak (ez kanpofobalak) eta zuhaitzak beharrezkoak dira hirietan, nire ustez behintzat, eta beste goxotasun eta kalitatea emoten detze. Eta bestela edozeinek bere oporretan nonbaitera joaten denean ea nork ez den akordatzen halako parkeaz edo zuhaitzen edo alamedaz. Zuhaitzak batez ere hiri gunetan are gehiago bere lan deskotaminatea du CO2 mailan, zuhaitz batek kotxe baten urteko CO2 kitatzen du.

  Zuihaitz gehiago erdiakaldean eta kanpokaldean eta porlan gutxiago = Bizi kalitate hobeagoa

  Ramon

   








------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20100222/07a7df25/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago