[eibar] Er: Komunikabideetan agertzeko pentsatzen dozue aldez, aurretik komeni ete jatzuen?

oier gorosabel larraņaga txikillana a bildua eibar.org
Al, Ots 22, 16:48:33, CET 2010


Kaixo Imanol.

Nere partetik, komunikabidietan agertziana nahikua lojikua dok. ADES, 
Arrakala Irratixa eta FisioLanTaldeko prentsa arduria jaroiat (asteroko 
prentsa oharrak, etabar). Gaiņera nere taldekidiak nahikua lotsatixak 
dirazenez, periodista bat agertzen danian zuzenian neri bideratzen jestek.

Orduan: kazetarixak maxixatzen ibilli ta gero, normaltzat jaukat gero 
eurak atendidu biharra. Inkonsekuente xamarra izango litzakek iges ibiltzia.

Hori bai: jeneralian, beti nahi izaten juek norbera juatia euren 
redakziņora, eurak etorri biharrian. Arazorik ez badesta suposatzen 
(nere eguneroko bizimoduan, nahiz biharrian) juaten nok, eta bestela 
telefonoz egittia eskintzen jetset. Batzutan balio jetsek, baiņa beste 
batzutan ez. Halakuetan etxuagu egitten elkarrizketarik, eta kitto.

O.



From: Imanol Trebiņo <trebi.arte a bildua euskalnet.net>
To: Eibartarrak Posta Zerrenda <eibartarrak a bildua postaria.com>
Subject: [eibar] Komunikabideetan agertzeko pentsatzen dozue aldez
	aurretik komeni ete jatzuen?
Message-ID: <000801cab27e$5edc9be0$15e0d553 a bildua 3ec8ab4d654742a>
Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"



     Oier G. Ikusi neban El Correon (edo El Diarixuan?) eta neure 
buruari preguntau netsan: "zergaittik?". Erantzun posibleak: 1. Besterik 
gabe, eskini egin detse eta onartu dau, orrialde bateko gloria, 
zergaittik ez, berak ez daka herrarik El Correon kontra. 2. Espeleologia 
promozionatzen dabix, El Correo erabili horretarako, zergaittik ez? 3. 
Bere masai negoziua daka, hor agertzia bezero batzuen artian prestigioa 
emongo detsa, negoziua negoziua da.

     Atzo edo hereiņun edo, Ander A. Agertu jatan ETBn bere lutier 
doaiak erakusten. Amaieria baino ez neban ikusi. Harrittu nindun, baina 
ni baino gehixago andria, erdizka euskaraz erdizka erdaraz egitten, eta 
esaldi berian!! Neskiari argittu bihar izan netsan: "euskaraz geuk lez 
daki horraittiok". Eta lehengo galdera bera: "eta zergaittik?" 1. bezero 
euskaldun eta erdaldunak danak pozik laga gura, beharbada gero inor 
konforme ez gelditzeko 2. drogatuta zeuan 3. Eszentriko-txoro moduan 
agertu gura zeban, artistak eta artista jendiakin lotzen diranentzako 
onargarrixa eta interesantia egitten dabelako.  ;-)

Galdera jeneralak (serixuak) azkenian hauetxek dira, aitatuentzako eta 
gura daben beste guztiontzako:

   1.. Komunikabidetan agertzeko eskaintzen dotzuenian, aztertzen dozuez 
onurak eta kaltiak, etekinak?
      2.  Aztertu bai baina azkenian erantzuna beti da "bai"? Edo ezta 
aztertu bez, beti esaten da "bai". Edo beste modu batez esanda, inoiz 
esan dozue "ez"?






Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago