[eibar] Arrateballe bizirik!

Eneko Astigarraga eastigarraga a bildua codesyntax.com
Al, Ots 22, 19:39:37, CET 2010


2010/2/22 leire narbaiza arizmendi <txargain a bildua gmail.com>

> Baiņa herrixan bertan, Eneko?
>

Inguruetan seguru: baserri gutxiago eta sozioekomikoki aldatuta daude, beraz
belar zelairi ez, gari zelaririk ez, arto zelairik ez, ... aldiz arbolak
bai.

Eta herrixan bertan, 0,1 eta 0,2 artean alde handirik ez badago ere, esango
nuke baietz gehiago daudela.
Gaur egun arbola asko ez izan arren, nik ez ditut gogoan Eibarko kaleetan
arbola asko inoiz izan direnik. Zaila Txirio-kalen, Calbetoian edo Isasin
arbolak landatzea.
Azken 30 urteetan Bidebarrieta kalean, Plaza Berria kalean, J. Etxeberria
kalean (beno seto zitrin bat zegoen  kale erdian :-D), Barrenan,
Ibarkurutzian, ... ipini dira batzuk. Eta lorezain eta lorezaintza
(landarezaintza) lan gehiago egiten da.
Porlan gehiago ere bai, esan dut.
Porlaneko pistetatik joan zaitezke edonora gaur: Azitainetik Arratera,
Txontatik Salbadorrera edo Azurtzara, Matxarixatik Santakurutzera, ... edo
kaletik ia mendi puntetaraino: Galdaraminora, Azkonabitzara, edo Amaņatik
ixa Urkoraino!
Lur sail urbanizatu gehiago ere bai, dudarik ez. Baina arbolak kaleetan?
Nola bada, Urki "alton" edo Amaņa "nuevan" ez zeuden kaleak eta :-)

Manolok dioen bezala, agian gerra aurretik egongo ziren orduan, nire ustez,
Eibarko kanpoaldean (ez erdian) zeuden jauregitxo, txalet, konbento edo
hospitaletako parke eta jardin gehiago (Markeskua, Orbea, Barrenako
ospitala, Legarrekoan, Jardinetan, ...) baina nik ia ez ditut ezagutu eta ez
dakit nik oso "publikoak" ziren edota oso "herrian" zeuden.

Beste guztiarekin ados, baina hasieratik esan nahi dudana: Eibarko arbola
kopuruari begiratuta, nire ustez orain Eibarko udal esparruan lehen baino
(ez dakit, 50, 100 edo 150 urte atzera botata, ez paleolitikoan) arbola
gehiago daudela. Mila bapezera baietz!! :-)

Eneko


 Beti esan izan deskue ia zetako nahi genduan arbolarik herrixan, arratekin
> nahikua genkala. Eta oin zer? Dana libre porlanari?
> leire
>
> Eneko Astigarraga<eastigarraga a bildua codesyntax.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2010eko otsren 22a 12:39):
>
>> > Leirek
>> >
>> > Gero eta arbola gitxiago,
>>
>> Ez dut uste hau egia denik, Eibar eta inguruetatik buelta bat ematea
>> edo Eibarko argazki zaharrak ikustea baino ez dago hori konprobatzeko.
>>
>> porlana edonun!
>> >
>>
>> Hau bai, egia da.
>>
>>
>> Eneko
>>  _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20100222/2e40373f/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago