[eibar] Arrateballe bizirik!

Josu Mendicute josumendicute a bildua gmail.com
Al, Ots 22, 19:55:27, CET 2010


> Eibarko herri mailan ez dago oposiziorik, oposizio fundamentuzkoa balego,
>  udal batzarra beste motatakoa legoke onezkero ziur, beraz nere ikuspuntutik
> ez dago baretu beharrik.
>
Herri mailan badago oposizioa, eta badago oposizioa talde antolatuetatik
kanpo ere. Jendearekin hitz egin besterik ez dago horretaz jabetzeko.
"Oposizioa baretu" esan dudanean "jendea despistatu" esan nahi nuen, ea
horrela hobeto ulertzen didazun.



> Ala ere berde guneak (ez kanpofobalak) eta zuhaitzak beharrezkoak dira
> hirietan, nire ustez behintzat, eta beste goxotasun eta kalitatea emoten
> detze. Eta bestela edozeinek bere oporretan nonbaitera joaten denean ea nork
> ez den akordatzen halako parkeaz edo zuhaitzen edo alamedaz.
>
Zuk esaten dozu: "goxotasuna eta kalitatea". Ez didazu esan "arnasa
garbiagoa" ez horrelako ezer. Gure buruetan dagoen zerbait da, urbanismoaren
garapenak naturatik aldendu gaitu baina naturaren errepresentazioak behar
ditugu uneoro etxean, lanean, kalean. Gero eta urrunago naturatik, orduan
eta beharrezkoago errepresentazio horiek: koadroak, loreak, kristalerak...

baina hori bai: onartu gabe naturak sortzen dizkigun inkomodidadeak: euria
ez dugu nahi (neguan erosketak egiteko onena, zentro komerziala)...
beharrezkoa baldin bada, kristalera batekin kale osoa estali, Gasteizko
proiektu faraoniko hori bezela; bero larregi ez dugu nahi (fresko egoteko
onena, zentro komerziala); aurreko bien ildotik parrandarako gero eta jende
gutxiago berbenetan eta jai herrikoietan, gero eta gehiago diskoteketan;
negua iritsi aurretik, arbolari hosto guztiak kendu, kalea hostoz bete
aurretik; elurra egiten du eta errepideak garbi eta izotz gabe egotea
exijitzen dugu, eta abar eta abar eta abar.


> Zuhaitzak batez ere hiri gunetan are gehiago bere lan deskotaminatea du CO2
> mailan, zuhaitz batek kotxe baten urteko CO2 kitatzen du.
>
Ba, nik irakurri dudanez, hori ez da egia: segun eta zein zuhaitz munduko
zein gunetan, kalte gehiago egin diezaioke aireari onurak baino. Ez dut
gogoan nori entzun nion irratian horri buruzko diskursoa, baina hemen bota
nahi nuen hori, ea zer dion jendeak. Har esaten zuen zuhaitz mota batzuk ez
zela komeni hemen landatzea, kalte gehiago egiten zutelako lagundu baino.
Oker ez banago, hemen inguruan dauzkagun hainbeste eta hainbeste pinu
adibidez.

Edozela, zein kostu dauka zuhaitz bat landatzeak eta zaintzeak Kalamuan, eta
zein kostu dauka zuhaitza landatu eta zaintzeak Kalbetoi kalean? Non haziko
da hobeto? Eta eragin bera egiten digu toki batean zein bestean.

Herrigunean jartzearen alde, niri ere gustatzen zaizkit arbolak kalean,
baina ez ditugu benetan behar. IKUSI egin behar ditugu, besterik ez.

josu.









> Zuihaitz gehiago erdiakaldean eta kanpokaldean eta porlan gutxiago = Bizi
> kalitate hobeagoa
>
> Ramon
>
>
>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Josu Mendicute | www.CodeSyntax.com | Azitaingo Industrialdea 3-K / Eibar |
jmendicute a bildua codesyntax.com | Tel: +34 943 82 17 80
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20100222/98956db1/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago