[eibar] Arrateballe bizirik!

Asier Arregi geobiotek a bildua gmail.com
Al, Ots 22, 23:46:49, CET 2010


22/02/2010 19:55(e)an, Josu Mendicute(e)k idatzi zuen:
>
>     Zuhaitzak batez ere hiri gunetan are gehiago bere lan
>     deskotaminatea du CO2 mailan, zuhaitz batek kotxe baten urteko CO2
>     kitatzen du.
>
> Ba, nik irakurri dudanez, hori ez da egia: segun eta zein zuhaitz 
> munduko zein gunetan, kalte gehiago egin diezaioke aireari onurak 
> baino. Ez dut gogoan nori entzun nion irratian horri buruzko 
> diskursoa, baina hemen bota nahi nuen hori, ea zer dion jendeak. Har 
> esaten zuen zuhaitz mota batzuk ez zela komeni hemen landatzea, kalte 
> gehiago egiten zutelako lagundu baino. Oker ez banago, hemen inguruan 
> dauzkagun hainbeste eta hainbeste pinu adibidez.

zuhaitz baten CO2 balantzea interesgarria eta kontutan hartzekoa da, 
muduko ezein gunetan, datuak desberdinak diren arren: 
*http://tinyurl.com/ybsd7yo
*
egia tokiz kanpo landare batek kaltea eragin dezakela eta ez 
nolanahikoa: kolonizazioak, desorekak ekosistematan, lurren eta uren 
kutsadurak eta abar (aireari berez, ezer askorik ez, polinizazio 
garaietan zeozer...). Baina gauza desberdinak dira CO2 balantzea eta 
tokiz kanpoko landareek eragin dezaketen desoreka.

bestalde, landare gehien genienek guztiek ez esateagatik, gehiago edo 
gutxiago, konposatu batzuk edo beste batzuk, toxiko ezberdinak 
filtratzen dituzte. Hau NASAren ikerketa baten publikatu zen 80 
hamarkadan, astronautek bizi zituzten atmosfera artifizialak garbitzeko 
eta bizigarriago egiteko, hala nola:

Formaldehidoa: potosa, filodendroa, urrelilia (krisantemo), krisantemoa, 
artoa, variegado, aloe vera, huntza, drazena, scheflera, zinta
Bentzenoa: huntza, krisantemo, gerbera, lirio, drago
Trikloroetilenoa: gerbera, ostargi-belarra (lirio), azuzena, urrelilia 
(krisantemo).
Monoxidoa: zinta...

hauetako landare batzuk gela itxi bateko toxikoak ordu gutxitan 
filtratzen dituzte.
zuhaitz politenaren posterrak holakorik nekez egingo du.

gabon pasa,

asier arregi







*
*
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20100222/3a8e9c39/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago