[eibar] Arrateballe bizirik!

Asier Arregi geobiotek a bildua gmail.com
As, Ots 23, 00:08:53, CET 2010


zuhaitzak askorik ez ziran iņoiz egongo igual, baina berdegunia eta 
lokatza, kaletik oso gertu genduan umetan eta hola ibiltzen giņan lur 
gaņeko jokotan burdiņazko lima bat botatzen eta txantxazelaixan 
plastikuekin kriston pistak eginda elurretan, edo belarretan jolasten, 
sansaburu eta urkikuak behinik behin...

porlanak irabazi egin dau, kotxiak ugaldu egin dira eta hiriko 
berdegunian kontzeptua jardiņetan geratu jaku eibarren.

kalia be lehen ziharo desbardiņa, gu patinetian jeisten ginan, gora gora 
igo eta eibarko parrokixaraino...gaur umeren bat hola ikusi ezkero akabo.

egixa da be, aldezar asko hiriko txoko asko, tradiziņoz, herrigune eta 
harrigune dirala, tokatzen dan bezela (edo porlan eta burdintoki), 
zuhaitz gutxi hor.

gabon



22/02/2010 19:39(e)an, Eneko Astigarraga(e)k idatzi zuen:
>
>
> 2010/2/22 leire narbaiza arizmendi <txargain a bildua gmail.com 
> <mailto:txargain a bildua gmail.com>>
>
>     Baiņa herrixan bertan, Eneko?
>
>
> Inguruetan seguru: baserri gutxiago eta sozioekomikoki aldatuta daude, 
> beraz belar zelairi ez, gari zelaririk ez, arto zelairik ez, ... aldiz 
> arbolak bai.
>
> Eta herrixan bertan, 0,1 eta 0,2 artean alde handirik ez badago ere, 
> esango nuke baietz gehiago daudela.
> Gaur egun arbola asko ez izan arren, nik ez ditut gogoan Eibarko 
> kaleetan arbola asko inoiz izan direnik. Zaila Txirio-kalen, 
> Calbetoian edo Isasin arbolak landatzea.
> Azken 30 urteetan Bidebarrieta kalean, Plaza Berria kalean, J. 
> Etxeberria kalean (beno seto zitrin bat zegoen  kale erdian :-D), 
> Barrenan, Ibarkurutzian, ... ipini dira batzuk. Eta lorezain eta 
> lorezaintza (landarezaintza) lan gehiago egiten da.
> Porlan gehiago ere bai, esan dut.
> Porlaneko pistetatik joan zaitezke edonora gaur: Azitainetik Arratera, 
> Txontatik Salbadorrera edo Azurtzara, Matxarixatik Santakurutzera, ... 
> edo kaletik ia mendi puntetaraino: Galdaraminora, Azkonabitzara, edo 
> Amaņatik ixa Urkoraino!
> Lur sail urbanizatu gehiago ere bai, dudarik ez. Baina arbolak 
> kaleetan? Nola bada, Urki "alton" edo Amaņa "nuevan" ez zeuden kaleak 
> eta :-)
>
> Manolok dioen bezala, agian gerra aurretik egongo ziren orduan, nire 
> ustez, Eibarko kanpoaldean (ez erdian) zeuden jauregitxo, txalet, 
> konbento edo hospitaletako parke eta jardin gehiago (Markeskua, Orbea, 
> Barrenako ospitala, Legarrekoan, Jardinetan, ...) baina nik ia ez 
> ditut ezagutu eta ez dakit nik oso "publikoak" ziren edota oso 
> "herrian" zeuden.
>
> Beste guztiarekin ados, baina hasieratik esan nahi dudana: Eibarko 
> arbola kopuruari begiratuta, nire ustez orain Eibarko udal esparruan 
> lehen baino (ez dakit, 50, 100 edo 150 urte atzera botata, ez 
> paleolitikoan) arbola gehiago daudela. Mila bapezera baietz!! :-)
>
> Eneko

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20100223/81973b9b/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago