[eibar] Arrateballe bizirik!

Josu Mendicute josumendicute a bildua gmail.com
As, Ots 23, 11:05:49, CET 2010


Ramon Arizaga<rarizaga a bildua lince.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko otsren
23a 10:17):

>  Bainan hau ez da eztabaida berriro diot, Leirek eta neuk gure baietz
> aldeko arbudioak esan ditugu,
>

Eta ze espero dozu, nik argudioak emotia arbolak kentziaren alde? Ez, ez. Ni
berdeguneen alde nago. Baina hiri barruan lau arbola gehiago egotea
ekologismoarekin lotzea txorakeria galanta iruditzen zait, ze hirigunean 4
arbola jartzeak duen kostuakin 20 jartzen dituzu basoan. Hirigunean arbolak
nahi baditugu gure burua engainatzeko da, besterik ez. Hala ere,
autoengainuaren alde ni ere.




> ez dira udalean erabilitakoak, ¡Nola kristo balioko ditu ba udaleko
> irizpedeak Erisonokoa eginez gero eta egin duen moduan¡, oraindik ere denok
> gaian Arrateballe bizirik lelopean idazten dogu.
>

Leirek lotu dau hasieran Arrateballe eta "Gero eta arbola gitxiago, porlana
edonun!". Hain zuzen ere, Leirek horrelakoak ez esateko, inteligentea
litzateke Udalaren partetik hirigunean arbolak mantentzea. Horrela lasaiago
zulatuko zuten Erisono. Beraz, Udal agintariei gomendio bat euren burua
salbatzeko akzio bezala bada ere: zaindu arbolak herrigunean.
josu.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20100223/845db563/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago