[eibar] Arrateballe bizirik!

Ramon Arizaga rarizaga a bildua lince.com
As, Ots 23, 11:44:06, CET 2010


Josuk
 ez dira udalean erabilitakoak, ¡Nola kristo balioko ditu ba udaleko
irizpedeak Erisonokoa eginez gero eta egin duen moduan¡, oraindik ere denok
gaian Arrateballe bizirik lelopean idazten dogu.


Leirek lotu dau hasieran Arrateballe eta "Gero eta arbola gitxiago, porlana
edonun!". Hain zuzen ere, Leirek horrelakoak ez esateko, inteligentea
litzateke Udalaren partetik hirigunean arbolak mantentzea. Horrela lasaiago
zulatuko zuten Erisono. Beraz, Udal agintariei gomendio bat euren burua
salbatzeko akzio bezala bada ere: zaindu arbolak herrigunean.



Ez zuten lasaiago zulatuko erisono, are gehiago esango dut ez lukete halako
triskantzarik egingo. Ez da gauza bera, nik esandakoak hori dakar, hau da:
¿Hain gauza nabarbena ikusteko gai ez dena nola ikusiko ditu gauza xumeagoak
ba? . Kontzientzia balute zuhaitzak zaindu, berdeguneak, parkeak etabar 10%
monetarizaziorekin egingo lukete azpalditik, eta hiriak hori eginez gero
beste itxura bat luke orain ziur. Orain arte egin dena da Porlana jainkotu
(eta bere kerubinen onura ekonomikoetan zoribiatu). Orduan Udal agintariak
zuhaitzak zainduta ez dute miopía ekologikoa konpontzen. 

 

Nik ez ditut zuhaitzak ene burua engainatzeko behar, esan dut nere gustoko
edo ametsezko hiria nolakoa den, eta ez naiz honegatik ekologistagoa,
ametsak amets bainan alde egiten den guztia gerturatu egiten ditu. Eta gure
Hiriak duen biztalengoen arabera posible dela uste dot (edo zela???).

 

Beharbada lurkerrentzat sortutako eztabaida bada nahikoa izango da ¿ala?

 

Ramon

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20100223/c5327b9a/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago