[eibar] Titi ikaratua

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
As, Ots 23, 12:02:58, CET 2010


2010/2/2 Luistxo Fernandez <luistxo a bildua eibar.org>:
> duela urtebete Leirek pelikula bat aittatu zeban zerrenda honetan,
> bideo bat ikusten hunkitu zala. Emakumezko aktoria Berlinen sari bat
> jasotzerakoan kitxueraz berbetan eta kantuan.
> Bere blogian dago sarrera.
>
> http://eibar.org/blogak/leire/archive/2009/02/18/titi-ikaratua
>
> Urtebete beranduago, saretik jaisteko moduan dago film hori:
> http://btjunkie.org/torrent/La-Teta-Asustada-DVDRIP-Spanish-2009/3952f41e6bfdd581bcf15a52e43d8fea7eff1cd3bdc1
>

Bueno, bideo hura desagertu da Leireren blogetik (Youtubetik kenduta,
ditxosozko egile eskubideak tarteko), baina oin Sustatun ikusi leike
http://sustatu.com/1266225725

Eta horrez gain, azpitituluak sortu ditut pelikularentzat: Kitxuerazko
pasarteentzat.
http://www.manterola.org/azpitituluak/euskaraz/1266134228
Gehiena gaztelaniaz da, baina kitxuerazkoa... ba euskeraz irakurtzeko aukera.

> eta 2010eko oscarretan ingelesez ez den pelikulen artean 5
> hautagaietako bat da.

uste dot 5 barik 4 direla... oker esan neban hori.
1. Un Prophete
2. El Secreto de Sus Ojos
3. Das Weisse Band
4. La Teta Asustada

Egia esan titiarenak zaila dauka... beste 3ak ikusi ditut, eta 1-2
hobeak dira neure ustez. Weisse Band kritika onekin dator, eta txarra
ez da, baina ez nau asebete.

Onena Un Prophete neure ustez. Frantsesa da. ikusterakoan, hara
sorpresa, ez nekien ezer baina resulta dialogoaren parte handi bat
korsikeraz dela... Ko-gidoilari Thomas Bidegain bat da. Nor da?
idearikpez, baina film bikaina da.

Kitxueraz edo korsikeraz oscarretarako filmeetan bai? eta Azpitituluen
horretan aborijena australianoen bat ere azaldu da azpititulatuta!
http://www.manterola.org/azpitituluak/euskaraz/1264512215

Sustatuko horretan idatzi dudan bezala ( http://sustatu.com/1266225725
), gogoratu naiz duela 15 urteko Eremuak zinemaldiaz... orain guk geuk
etxean egin dezakegula, akaso, halakorik, nork zer subentzionatuko
zain egon barik. Eta, hurrengo urrats moduan, Inuit-en hizkuntzan
dagoen film bat euskaratzeko asmoa hartu dot. Atanarjuat,
http://www.atanarjuat.com/

3 boluntario gagoz, baina besterik be eskertuko litzateke.

Lana partituta 200 bat lerro dialogo izango ziren itzultzeko, testu
itzulpena da ingelesetik euskarara. Akreditazio tekniko edo
linguistikorik ez da behar.

Luistxo



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago