[eibar] Arrateballe bizirik!

Josu Mendicute josumendicute a bildua gmail.com
As, Ots 23, 14:18:30, CET 2010


leire narbaiza arizmendi<txargain a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2010eko otsren 23a 13:45):

> Josu, demagogia egitten zabiz! Nik ez dot lotu herrixan arbolak egotia
> ekologismiakin, ezta pentsau be!


Ramonek bai. Nun esan dot ZUK lotu dozunik? hau esan dot:
"Leirek lotu dau hasieran Arrateballe eta "Gero eta arbola gitxiago, porlana
edonun!"."

Eta lotu dozu, bi gauzak batera mezu bakarriak bota dozuzen neurrixan.
Arrateballe + arbola gutxiago herrixan, bi gauza horiek mezu bakar baten,
dato objetiboa; non dago demagogia?



> Ona dala esan dot. Eta zelako kostua dake, ba, jarritta dagozen urkixak?
> Esplikauko destazu?
>

Bai, begira: zuk etxe bat daukazu Azitainen (100m2) eta beste bat Urkin
(100m2), demagun. Garbitzailea kontratatzen duzu bi etxeak garbitzeko, eta
kobratzen dizu X + X= 2 X. Edo agian deskontu bat egingo dizu. Baina demagun
etxe bakarra duzula, Azitainen (200m2); etxe hori garbitzea kobratuko dizu,
seguraski, aurreko biak garbitzea baino gutxiago.

Zuk kalean daukazu arbola bat 20 metro bakoitzean, eta basoan denak
elkarrekin: kostu murrizketa. Kaleko arbolari hostoak kendu behar dizkiozu
negua iritsi aurretik, jendea ez kejatzeko: kostu murrizketa. Kaleko arbola
bat erortzen da eta egunean bertan bidali behar duzu brigada; basoan jausten
da eta ez dauka presarik: koztu murrizketa.




> Gaiņera Erisonoko astokerixia zuzkitzeko arbolak landatzia argudiatu
> leikiela....enfin!
>

Et et et et et et!
Aizu, nik ez dot esaten moralki gauza batek bestia justifikatzen dabela,
baizik eta herrigunian loratxuak jarrita jendia gitxiao preokupatzen dala
mendixaz. Ez nahastu gauzak.



> Batak ez dau bestia kentzen.
> Kontrakua, ia ondo irakortzen dozun nik jarrittakua!!


Berdin, Leire!



> Alkatia zinefotzixa zanian esaten zeban jentia kejatzen zanian herrixan ez
> zeguala berdegunerik, argudiatzen zeban nahikua zeguala termino
> munizipālian. Horretara ezin giņala kejau!!!
>

Bai. Eta?



> Nik hori kontau dot.
> oin ez bata ez bestia!
> horrela jarraittu ezkero gure berdegune bakarra guardia zibillen kaurtela
> izango da!!
> hala, ondo irakorri!
>


Edo ez dot ezer ondo azaltzen,e do ez destazu ulertu nahi edo nik ez dot zu
ulertzia lortzen.
josu.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20100223/950df41b/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago