[eibar] Erisono

Asier Arregi geobiotek a bildua gmail.com
Ost, Ots 24, 09:36:54, CET 2010


Sarasuan ikuspuntuakin bat egitten dot, ez dalako bardiña ingurunia, 
paisaia eta naturari egiten jakozen kaltiei buruz dakiguna, lehen eta 
oiñ. Ingurumen legedixak be ez dira bardiñak 1900, 1970 eta 2010ian.

Erisonoko obra legez kanpokua da edo izan da, urak eta ingurumen 
legedixa kontuan izanik, nahizta zalantzazko goittiko maniobra batzukin 
gerora makillatzen saiatu, eta kaltzadorez indarka ibili. Gero epaillien 
laguntzakin, guztiz legala izatera be helduko da akaso. Legian gaiñetik 
dagozen indarrek eragitten dabenian...akabo.

arregi


Asier Sarasua(e)k dio:
> Eneko Astigarraga<eastigarraga a bildua codesyntax.com> igorleak hau idatzi
> zuen (2010eko otsren 24a 09:05):
>   
>> Lotsagarrixa igoal bai, baina sekula egin ez dena, ez dakit: zer
>> iruditzen zaizue adibidez Iturburun egin zena?
>>
>> Herritik kanpo, 2 kilometrotara, ezer ez zegoen eremuan, guztiz ikutu
>> gabekoa,  sekulako eraikina eta instalakuntzak egin, 60 lanpostu sortu
>> eta 500 ume edukitzeko. Eraikinak ... eta karretera berezia egin
>> behar, egunero autobusak gora eta behera, igotzeko, bajatzeko,
>> piszinara joateko, ... konstruktoreak eta autobuseroak pozik :-)
>>
>> Eta paradojikoa bada ere, Iturburu bai eta Erisono ez ikusiko duzu,
>> niretzat Urbanistikoki antzerako aktuazioak direnean.
>>     
>
> ba bai, igual bai.
> Eta Indianokua be bota zan, eta Urki guztia txikittu zan etxiak
> eitteko, eta 60 basarri inguru bota dira Eibarren azkenengo 50
> urtietan, eta Untzaga inguru guztiko ortuak kendu zittuen plaza bat
> eitteko....
>
> dana dala, ez da bardina 1900, 1970 eta 2010.
>
> asier
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>   




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago