[eibar] Erisono

Josu Mendicute josumendicute a bildua gmail.com
Ost, Ots 24, 10:04:51, CET 2010


Inork ez dau esan eta neri Udalaren jokabidetik hori iruditzen zait
grabeena:

Atzera bota dabe, ez Arrateballe zaintzia helburu, baizik eta beste
erremedixorik izan ez dabelako.

"En total, venía a costar 66 millones de euros y únicamente Tekniker tenía
garantizados 7 millones de euros en ayudas (...) . El resto era
prácticamente imposible de llevarse a cabo. "
http://www.diariovasco.com/v/20100224/bajo-deba/macroproyecto-para-ubicar-solo-20100224.html

-A bombo y platillo anunziatu dabe proiektu bat.
-Ez zeken proiektu horren bideragarritasuna neurtuta.
-Ikuspuntu ekologistatik kritikak.
-Segidu dabe a bombo y platillo anunziatzen, ministro eta lehendakariaren
desfile eta guzti.
-Konturatu dira ez zala bideragarrixa, eta Arrateballe babesteko neurrixak
hartuko dittuez.

Ni ez naiz Erisonoko proiektuaren kontra publikoki sekula posizionatu. Baina
honen inguruan egin dan kudeaketa, berriro ere, negargarria izan da. Legez
baimena izan aurretik hasi obrak egiten, informazio gutxi onura eta kalteez,
eta inprobisazio asko, beti bezala.

Hau ez da Udal Gobernu bat. Hau zirko bat da. Uste dut ni, lotsatuta, etxera
jungo nintzatekeela zinegotzi banintz.
josu.





Asier Arregi<geobiotek a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko otsren
24a 09:36):

> Sarasuan ikuspuntuakin bat egitten dot, ez dalako bardiña ingurunia,
> paisaia eta naturari egiten jakozen kaltiei buruz dakiguna, lehen eta oiñ.
> Ingurumen legedixak be ez dira bardiñak 1900, 1970 eta 2010ian.
>
> Erisonoko obra legez kanpokua da edo izan da, urak eta ingurumen legedixa
> kontuan izanik, nahizta zalantzazko goittiko maniobra batzukin gerora
> makillatzen saiatu, eta kaltzadorez indarka ibili. Gero epaillien
> laguntzakin, guztiz legala izatera be helduko da akaso. Legian gaiñetik
> dagozen indarrek eragitten dabenian...akabo.
>
> arregi
>
>
> Asier Sarasua(e)k dio:
>
>  Eneko Astigarraga<eastigarraga a bildua codesyntax.com> igorleak hau idatzi
>> zuen (2010eko otsren 24a 09:05):
>>
>>
>>> Lotsagarrixa igoal bai, baina sekula egin ez dena, ez dakit: zer
>>> iruditzen zaizue adibidez Iturburun egin zena?
>>>
>>> Herritik kanpo, 2 kilometrotara, ezer ez zegoen eremuan, guztiz ikutu
>>> gabekoa,  sekulako eraikina eta instalakuntzak egin, 60 lanpostu sortu
>>> eta 500 ume edukitzeko. Eraikinak ... eta karretera berezia egin
>>> behar, egunero autobusak gora eta behera, igotzeko, bajatzeko,
>>> piszinara joateko, ... konstruktoreak eta autobuseroak pozik :-)
>>>
>>> Eta paradojikoa bada ere, Iturburu bai eta Erisono ez ikusiko duzu,
>>> niretzat Urbanistikoki antzerako aktuazioak direnean.
>>>
>>>
>>
>> ba bai, igual bai.
>> Eta Indianokua be bota zan, eta Urki guztia txikittu zan etxiak
>> eitteko, eta 60 basarri inguru bota dira Eibarren azkenengo 50
>> urtietan, eta Untzaga inguru guztiko ortuak kendu zittuen plaza bat
>> eitteko....
>>
>> dana dala, ez da bardina 1900, 1970 eta 2010.
>>
>> asier
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Josu Mendicute | www.CodeSyntax.com | Azitaingo Industrialdea 3-K / Eibar |
jmendicute a bildua codesyntax.com | Tel: +34 943 82 17 80
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20100224/70e8aa0c/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago