[eibar] sua donostian???

Mikel Iturria iturri a bildua eibar.org
Lar, Ots 27, 21:22:37, CET 2010


Kaixo:

Benta Berri (Antigua) auzoan nago ni eta hemendik 
ez da ezer ikusten. Twitter bidez ari naiz 
jarraitzen dena eta jendeak dio dena normal dagoela oraingoz Donostian.

Baina lagun bat etorri berri da kotxez Zarauztik 
eta beldurra pasa duela esan dit.

Artxandan (Bilbon) bai egon dela kaiku bat 
belarrak erretzen eta kristoren sutea sortu ei du.

Irakurri dut nonbaiten 20:00etatik aurrera 
garraio publikoak eten egingo dituztela, gau erdira arte.

Iturri

At 21:12 27/02/2010, you wrote:
>Aizue, nere sukaldetik itsasua ikusten dot, 
>iratargi/talo azpi oso polittakin, eta 
>illunttasunian kriston sua ikusten da Donostia 
>aldian. 800 bat metrotako frentia bai (ni Lekeition bizi naiz).
>Illuna dago eta ezin dot sigur esan, baiņa 
>esango neuke Donostia herri inguruan dala, 
>Igeldo aldera, Mendizorrotz partian-eta.
>Interneten begiratu dot eta ez dot ezelako albisterik topau.
>Ezer daki iņok, zerrendako donostiarrak edo?
>O.
>
>PD: zelakua dan jentia gero, halako sargorixa 
>aprobetxau bihar suak ixotzeko. Oin dala 22 urte modura, bardin-bardin.
>
>
>_______________________________________________
>Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
>Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago