[eibar] grano bat ipurdixan

Bertoko bertoko01 a bildua euskalnet.net
As, Api 19, 18:50:50, CEST 2011


Nekaezina 
<http://www.youtube.com/watch?v=zDdpc_T8jJQ&feature=related>,   orduan  
,  galdera, oraindik baliagarria, eta  jakina dabilen harriak 
<http://www.youtube.com/watch?v=g1s47L8DrJ0>...



Bertoko


19/04/2011 12:46(e)an, Juan Jose Araolaza(e)k idatzi zuen:
> Oso ondo Josu! Hirekin negok.
>
> 2011/4/19 Josu Mendicute <josumendicute a bildua gmail.com 
> <mailto:josumendicute a bildua gmail.com>>
>
>     Horixe naiz, batzuendako.
>
>     Badakizue, garai onak ate joka datoz, eta oin Errebaleko parkina
>     asfaltauko dabe. 30.000 euro kostauko dau. Baina adi, albiste hau
>     2010eko apirilaren 8koa da: Eibar prevé que el parking de Errebal
>     esté en funcionamiento "no más de un año"
>     http://bit.ly/gTISuB
>
>     Eta notizia horretan, zera...
>     "justifican su decisión de no asfaltar... "tendría un coste
>     añadido de 120.000 euros""
>     "se hubiera asfaltado si pensáramos que el aparcamiento va a estar
>     en funcionamiento durante varios años, pero no es el caso".
>
>     Konklusiñuak:
>     1. asfaltatzeko kostua %75 rebajau da urtebetian...
>     2. hainbat urtez luzatuko da merkatu plaza/merkatalgunearen
>     eraikuntza.
>
>     Bueno, ba jun naiz kartel batzuk ipintzera, testu honekin:
>     "El día de la marmota. Quedan 33 días".
>
>     Eta kartela jartzen ari nintzala, han etorri jata Carmen
>     Larrañaga, PPko zinegotzixa eta emakume jator askua. Esan desta
>     beti nabilela kritikatzen. "Arrimar el hombro es lo difícil", esan
>     desta. Legealdi oso batez aldarrikatu dogu Errebalen partehartzia
>     eta adostasuna bilatzia, ta ez dabe nahi izan orain arte; eta
>     gauzak ondo egiten ez direnean, esan egin behar da. Horixe
>     erantzun diot, eta gehitu dut: "eta zertara datoz orain
>     asfaltatzera, obrak udan hasiko badira?"
>
>     Eta Carmenek erantzun dit ez esateko tontakeriak. Badakidala obrak
>     ez direla udan hasiko. Eta nik erantzun horixe esan zutela
>     sozialistek. Eta berak niri gezurrak ez esateko eskatu. Eta nik
>     telefono mugikorra hartu, eta googlen bilatu: obras errebal verano
>
>     eta hor agertu da, 2010eko azaroaren 4ko albistea:
>     "El PSE anuncia que las obras de Errebal se iniciarán en verano de
>     2011" http://bit.ly/ggLi18
>
>     Ez zait gustatzen kritikatzen ibili behar izatea. Nahiago
>     elkarlana, baina bik ezin elkarlana egin batek uzten ez badizu.
>     Eta uzten ez badidate bai, kritikatuko dut. Baina gezurrik ez.
>     Gezurrak besteek esaten dituzte. Eta gainera kobratu egiten dute
>     horregaitik, nire poltsikotik.
>
>     josu.
>
>     _______________________________________________
>     Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>     Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>     <mailto:Eibartarrak-request a bildua postaria.com>
>     izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
>     Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20110419/301ea0cc/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago