[eibar] Txokoloak

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkar.com
Lar, Abe 31, 10:15:30, CET 2011


txokolo/txakolo, chaclos/chanclas hitzarekin lotuko nuke nik.

x.

El 31/12/2011, a las 10:09, Luistxo Fernandez escribió:

> Oinetako astur-galaikotzat ditugu, eta baita badakigu tipikoak direla 
> Holandan. Baina nik esango nuke atzo edo herenegun arte Europa busti 
> samar guztian erabili direla...
> 
> Alabari ekarri dizkio batzuk Olentzerok (Holandan izan den senide 
> baten bidez), baina bigunak, etxerako :) Oso politak, hori bai. 
> http://www.argazkiak.org/photo/txokoloak-edo-eskalapoiak/
> 
> Esango nuke geure aitari Txakoluak forma entzuna diodala. Gerra 
> aurreko Elgetan ezagutu zituen berak. Baina ez dut hori inon topatu. 
> Bai ostera Txokoloak. Eta euskara batuaren hiztegi gehienetan, 
> Eskalapoiak. (gaztelaniaz Zueco)
> 
> Txokolo hori latinezko Soccus horrretatik gertuago ote? Baina Txakolo 
> edo halakorik entzun du Eibartzaindiak edo Villarribako delegatuak?
> 
> Luistxo 
> _______________________________________________ 
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com 
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> 


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20111231/e3dd866e/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago