[eibar] Iban Arregi

Asier Arregi geobiotek a bildua gmail.com
Al, Urt 10, 17:25:19, CET 2011


Eskerrik asko, Jokin, Serafin, Arrate, Leire, Dani, Oier G., Mikel, 
Josu, Alex, Zaloa eta Eneko, zerrenda honetan edo pribatuan egon edo 
erantzun dozuen lagunori, edo ekittaldixan egon ziņatenori.

Azkenaldixan Barras gatxizena ez jakon larregi gustatzen...eta lagunei 
be Iban deitzeko eskatzen zetsen. Horregaittik aldatu dot "Gaixa".

Egixa esateko, gogorra izan da. Azkarra be bai. Eta berak nahi izan 
daben moduan izan da. Etxian, gertukuak onduan dittuala, ospittaleko 
zalapartatik urrun. Gainera, nahizta gaitzak birikak eta burua ziharo 
hartu zittuan, ixa azken unera arte sekulako aldartia eta zentzuna 
mantendu zeban. Ikusgarrixa.

Hitzak ataratzia ez da erreza...Artzeren poemek asko lagundu naute 
egunotan, baitta heriotzan egunian be edo familixako hitzak 
idazterakuan. Telefonoz berba egitteko inungo indarrik ez nekan eta hori 
ez egitteko, e-mail bat idatzi netsen Thunderbirdeko zerrendan nittuan 
laguneri, ez zeuazen abisau nahi nittuan danak baina...hala izan 
zan...Artzeren hau geittu neban:

*M*aite duena
ilhunbetatik argira jaio da,
itzaliko ez den argira;
argitik argiagora haren bidea, bizitik biziagora haren hats betea.
Ez esan inori, baina ez isilik gorde haatik.

*Z*erbaitek badigu, maitasunak digu hil aurretik bizierazten
hil ondotik biziko duguna sekulatan.

*M*aitatzeak derakusgu garbiro,
beste ezerk ez bezalako ziurtasun biziz, bizi duguna bizi betea dela,
hilko ez dena, azkenik gabea;
*j*aio aurretik ere gugan zena
hil ostean ere gugan datekeena.


Kaixo Iban,
Familixa moduan hitzak ataratzia kostau egitten jaku, baina ixilik 
geratzia, gehixago.
Egixetan zarana zaranian, betikotasuna bizitzen dozu.
Badakigu, hau ume umetatik egin izan dozuna. Horrela, egon zaran 
lekuetan errez sortu
dozu irriparra, maittasuna edo poztasuna. Hau zurekin eta zuri esker 
bizi izan dogu.
Ezagutzen zaittuztenek badakixe hala dala, bai hamen dagozen asko eta 
askok, eta
baitta, hamendik urrutirago dagozenek be.
Betikotasun horretan, existitzen dala beti jakin dozun eta bilatu dozun 
ASKATASUN
maitte horretara, atsedenera eta argittasunera bidian, gure besarkadarik 
beruena eta
milla muxu
maitte zaittugu
Zure gurasuak, anaia, iloba, gertuko lagun, osaba-izeko ta lehengusuak

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20110110/287921a3/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago