[eibar] Iban Arregi

Jatsu Argarate jargarate a bildua codesyntax.com
Al, Urt 10, 23:32:30, CET 2011


Aupa Asier,
Lasai egon, ez arduratu. "Ekitadixan egon zinetenoi" horretan
identifikatuta sentitu naiz.
Nik ere ez nuen ezer idatzi zerrendara, askotan sarea holako
gauzetarako hotzegia iruditzen zaidalako, zaila egiten zait holako
sentimenduak email baten azaltzea.
Egixa esan, oso politxa geratu zan ekitaldixa, ganorazko agurra eman
zetzaun danon artian, diozun moduan, oso hunkigarrixa.

Animo denori!

Jatsu

Asier Arregi<geobiotek a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko
urtren 10a 22:58):
> Kaixo, lehen zirriborro bezela idatzi dot eta gero, nahi barik gorde
> biharrian bialdu, egixa esateko nahiko trastornauta nago, ez dot lortzen
> lanerako kontzentraziņo minimorik (bueno, hau oin dala hilabete
> ingurutik...) eta baina gaur lanian zeozetan jartzia pentsau dot...baina
> ezin...ekittaldixan parte hartu zebenei eskerrak emotia gitxi iruditzen
> jatan eta Jatsu eta Jokin hasiera baten ez dittut idatzi...gero sartzia
> pentsau eta Jatsu ahaztu...bueno Jatsu, milla milla esker, ekittaldi
> hunkigarrixa eta politta urten zan danon artian...
>
> 10/01/2011 17:25(e)an, Asier Arregi(e)k idatzi zuen:
>
> Eskerrik asko, Jokin, Serafin, Arrate, Leire, Dani, Oier G., Mikel, Josu,
> Alex, Zaloa eta Eneko, zerrenda honetan edo pribatuan egon edo erantzun
> dozuen lagunori, edo ekittaldixan egon ziņatenori.
>
> Azkenaldixan Barras gatxizena ez jakon larregi gustatzen...eta lagunei be
> Iban deitzeko eskatzen zetsen. Horregaittik aldatu dot "Gaixa".
>
> Egixa esateko, gogorra izan da. Azkarra be bai. Eta berak nahi izan daben
> moduan izan da. Etxian, gertukuak onduan dittuala, ospittaleko zalapartatik
> urrun. Gainera, nahizta gaitzak birikak eta burua ziharo hartu zittuan, ixa
> azken unera arte sekulako aldartia eta zentzuna mantendu zeban. Ikusgarrixa.
>
> Hitzak ataratzia ez da erreza...Artzeren poemek asko lagundu naute egunotan,
> baitta heriotzan egunian be edo familixako hitzak idazterakuan. Telefonoz
> berba egitteko inungo indarrik ez nekan eta hori ez egitteko, e-mail bat
> idatzi netsen Thunderbirdeko zerrendan nittuan laguneri, ez zeuazen abisau
> nahi nittuan danak baina...hala izan zan...Artzeren hau geittu neban:
>
> Maite duena
> ilhunbetatik argira jaio da,
> itzaliko ez den argira;
> argitik argiagora haren bidea, bizitik biziagora haren hats betea.
> Ez esan inori, baina ez isilik gorde haatik.
>
> Zerbaitek badigu, maitasunak digu hil aurretik bizierazten
> hil ondotik biziko duguna sekulatan.
>
> Maitatzeak derakusgu garbiro,
> beste ezerk ez bezalako ziurtasun biziz, bizi duguna bizi betea dela,
> hilko ez dena, azkenik gabea;
> jaio aurretik ere gugan zena
> hil ostean ere gugan datekeena.
>
>
> Kaixo Iban,
> Familixa moduan hitzak ataratzia kostau egitten jaku, baina ixilik geratzia,
> gehixago.
> Egixetan zarana zaranian, betikotasuna bizitzen dozu.
> Badakigu, hau ume umetatik egin izan dozuna. Horrela, egon zaran lekuetan
> errez sortu
> dozu irriparra, maittasuna edo poztasuna. Hau zurekin eta zuri esker bizi
> izan dogu.
> Ezagutzen zaittuztenek badakixe hala dala, bai hamen dagozen asko eta askok,
> eta
> baitta, hamendik urrutirago dagozenek be.
> Betikotasun horretan, existitzen dala beti jakin dozun eta bilatu dozun
> ASKATASUN
> maitte horretara, atsedenera eta argittasunera bidian, gure besarkadarik
> beruena eta
> milla muxu
> maitte zaittugu
> Zure gurasuak, anaia, iloba, gertuko lagun, osaba-izeko ta lehengusuak
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> --
> Asier Arregi GEOBIOTEK tf. 615 736 332 asier a bildua geobiotek.com
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Jatsu Argarate
www.codesyntax.com



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago