[eibar] Iban Arregi

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
As, Urt 11, 08:58:42, CET 2011


2011/1/10 Asier Arregi <geobiotek a bildua gmail.com>:
> Kaixo, lehen zirriborro bezela idatzi dot eta gero, ...

Atzo idatzi zenuena ederra eta hunkigarria izan zan Asier. Jakin
nebanean pertsona bat hain gazterik hil zala, zirrara eta samina
sentitu neban, baina nik ez neban Iban Arregi ezagutu eta,
ezinbestean, samin hori hotza eta urruna da nolabait. Eskerrik asko,
Asier, atzo bialdutakoarekin distantzia hori zentimetro batzuk laburtu
zenuelako, ezagutu ez genuentzat. Besarkada bat.

Luistxo



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago