[eibar] Iban Arregi

oier gorosabel larraņaga txikillana a bildua eibar.org
As, Urt 11, 14:30:24, CET 2011


Demis Roussosen kantu bat jarabixat buruan bueltaka egunotan; musikia 
bere lehengusu Vangelisek egindakua dok:
http://www.youtube.com/watch?v=QHpOoz-445A
Betidanik gustau izan jatak gaztelerazko bertsiņuan letriori: majia eta 
espiritismo barik, agur eder bat aldarrikatzen jok.

Neretako (zeozelan) atsegiņa izan dok hire anaia halaxen hil dala 
jakitzia. Eibartik bueltan, ez najekixan-eta zelan izan ete zan: kotxe 
istripua, gaixotasuna, leihotik salto eginda... idearik bez gero, eta 
alde ederra dagok modu batetik bestera. Baiņa hurreko jentez inguratuta 
eta lasaittasunez izan dala jakinda, asko pozten nok, bai berangaittik 
baitta zuengaittik be. Izan be, danon amesa dok halaxe hiltzia, nahiz 
eta iņok esatera ausartzen ez dan: gai tabu xamarra dok ondiokan. Baiņa 
garrantzitsua dok bai, alkarri ondo agur esateko aukeria izatia, eta 
berau aprobetxatzia. Honen gaiņian ba nekan zeozer idatzitta hamen:
http://eibar.org/blogak/orakulua/archive/2006/11/03/716/

Oiņ beraz, con conocimiento de causa segiduko juat kantuori kantatzen. 
Nahiz eta, pentsatzen jarritta, ba dan horrenbeste gustatzen jatan beste 
bat. Fraille batek idatzittakua izanda be, modu hobian kontau zuan mundu 
mineralerako pausua:

Hilgo naiz,
ta edertasunak jarraituko dau lurrean.
Aleluia.

Hilgo naiz,
eta jaustean joko dut lurra, lurrean
Aleluia

Hilgo naiz,
eta hezurrak harri dirako lurrean.
Aleluia

Hilgo naiz,
eta erraiak lurtuko dira lurrean.
Aleluia

Hilgo naiz,
eta lurrago jarraituko dot lurrean.
Aleluia

(Gorka Knorren kantua, Bitoriano Gandiagan letriakin)


Asierrek:
>
> Eskerrik asko, Jokin, Serafin, Arrate, Leire, Dani, Oier G., Mikel,
> Josu, Alex, Zaloa eta Eneko, zerrenda honetan edo pribatuan egon edo
> erantzun dozuen lagunori, edo ekittaldixan egon ziņatenori.
>
> Azkenaldixan Barras gatxizena ez jakon larregi gustatzen...eta lagunei
> be Iban deitzeko eskatzen zetsen. Horregaittik aldatu dot "Gaixa".
>
> Egixa esateko, gogorra izan da. Azkarra be bai. Eta berak nahi izan
> daben moduan izan da. Etxian, gertukuak onduan dittuala, ospittaleko
> zalapartatik urrun. Gainera, nahizta gaitzak birikak eta burua ziharo
> hartu zittuan, ixa azken unera arte sekulako aldartia eta zentzuna
> mantendu zeban. Ikusgarrixa.
>
> Hitzak ataratzia ez da erreza...Artzeren poemek asko lagundu naute
> egunotan, baitta heriotzan egunian be edo familixako hitzak
> idazterakuan. Telefonoz berba egitteko inungo indarrik ez nekan eta hori
> ez egitteko, e-mail bat idatzi netsen Thunderbirdeko zerrendan nittuan
> laguneri, ez zeuazen abisau nahi nittuan danak baina...hala izan
> zan...Artzeren hau geittu neban:
>
> *M*aite duena
> ilhunbetatik argira jaio da,
> itzaliko ez den argira;
> argitik argiagora haren bidea, bizitik biziagora haren hats betea.
> Ez esan inori, baina ez isilik gorde haatik.
>
> *Z*erbaitek badigu, maitasunak digu hil aurretik bizierazten
> hil ondotik biziko duguna sekulatan.
>
> *M*aitatzeak derakusgu garbiro,
> beste ezerk ez bezalako ziurtasun biziz, bizi duguna bizi betea dela,
> hilko ez dena, azkenik gabea;
> *j*aio aurretik ere gugan zena
> hil ostean ere gugan datekeena.
>
>
> Kaixo Iban,
> Familixa moduan hitzak ataratzia kostau egitten jaku, baina ixilik
> geratzia, gehixago.
> Egixetan zarana zaranian, betikotasuna bizitzen dozu.
> Badakigu, hau ume umetatik egin izan dozuna. Horrela, egon zaran
> lekuetan errez sortu
> dozu irriparra, maittasuna edo poztasuna. Hau zurekin eta zuri esker
> bizi izan dogu.
> Ezagutzen zaittuztenek badakixe hala dala, bai hamen dagozen asko eta
> askok, eta
> baitta, hamendik urrutirago dagozenek be.
> Betikotasun horretan, existitzen dala beti jakin dozun eta bilatu dozun
> ASKATASUN
> maitte horretara, atsedenera eta argittasunera bidian, gure besarkadarik
> beruena eta
> milla muxu
> maitte zaittugu
> Zure gurasuak, anaia, iloba, gertuko lagun, osaba-izeko ta lehengusuak




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago