[eibar] Iban Arregi

Bertoko bertoko01 a bildua euskalnet.net
As, Urt 11, 22:40:45, CET 2011


Gabon:

Saminean  lagun.


Bertoko


10/01/2011 16:25(e)an, Asier Arregi(e)k idatzi zuen:
> Eskerrik asko, Jokin, Serafin, Arrate, Leire, Dani, Oier G., Mikel, 
> Josu, Alex, Zaloa eta Eneko, zerrenda honetan edo pribatuan egon edo 
> erantzun dozuen lagunori, edo ekittaldixan egon ziņatenori.
>
> Azkenaldixan Barras gatxizena ez jakon larregi gustatzen...eta lagunei 
> be Iban deitzeko eskatzen zetsen. Horregaittik aldatu dot "Gaixa".
>
> Egixa esateko, gogorra izan da. Azkarra be bai. Eta berak nahi izan 
> daben moduan izan da. Etxian, gertukuak onduan dittuala, ospittaleko 
> zalapartatik urrun. Gainera, nahizta gaitzak birikak eta burua ziharo 
> hartu zittuan, ixa azken unera arte sekulako aldartia eta zentzuna 
> mantendu zeban. Ikusgarrixa.
>
> Hitzak ataratzia ez da erreza...Artzeren poemek asko lagundu naute 
> egunotan, baitta heriotzan egunian be edo familixako hitzak 
> idazterakuan. Telefonoz berba egitteko inungo indarrik ez nekan eta 
> hori ez egitteko, e-mail bat idatzi netsen Thunderbirdeko zerrendan 
> nittuan laguneri, ez zeuazen abisau nahi nittuan danak baina...hala 
> izan zan...Artzeren hau geittu neban:
>
> *M*aite duena
> ilhunbetatik argira jaio da,
> itzaliko ez den argira;
> argitik argiagora haren bidea, bizitik biziagora haren hats betea.
> Ez esan inori, baina ez isilik gorde haatik.
>
> *Z*erbaitek badigu, maitasunak digu hil aurretik bizierazten
> hil ondotik biziko duguna sekulatan.
>
> *M*aitatzeak derakusgu garbiro,
> beste ezerk ez bezalako ziurtasun biziz, bizi duguna bizi betea dela,
> hilko ez dena, azkenik gabea;
> *j*aio aurretik ere gugan zena
> hil ostean ere gugan datekeena.
>
>
> Kaixo Iban,
> Familixa moduan hitzak ataratzia kostau egitten jaku, baina ixilik 
> geratzia, gehixago.
> Egixetan zarana zaranian, betikotasuna bizitzen dozu.
> Badakigu, hau ume umetatik egin izan dozuna. Horrela, egon zaran 
> lekuetan errez sortu
> dozu irriparra, maittasuna edo poztasuna. Hau zurekin eta zuri esker 
> bizi izan dogu.
> Ezagutzen zaittuztenek badakixe hala dala, bai hamen dagozen asko eta 
> askok, eta
> baitta, hamendik urrutirago dagozenek be.
> Betikotasun horretan, existitzen dala beti jakin dozun eta bilatu 
> dozun ASKATASUN
> maitte horretara, atsedenera eta argittasunera bidian, gure 
> besarkadarik beruena eta
> milla muxu
> maitte zaittugu
> Zure gurasuak, anaia, iloba, gertuko lagun, osaba-izeko ta lehengusuak
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20110111/673958d1/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago