[eibar] Endogamia

oier gorosabel larrañaga txikillana a bildua eibar.org
Or, Urt 14, 14:49:53, CET 2011


Ni gazte-gaztetandik hasi nintzuan genealogia kontuetan, aittan afiziño 
eta papelen lekukua hartuta. Azken urtietan atzeraka salto haundixa egin 
ahal izan juat, sareko baliabide genealogikuei esker, eta bateratsu 
konturatu nok endogamia hori uste nebana baiño zabalagua dala. Hasieran 
emozionau be egitten nintzuan lagunen artian senide “barrixak” topatzen 
nittuanian (Eneko eta Erralekin pasau jataan, esate baterako) baiña oiñ 
ez hainbeste, arrunt bihurtu dalako. Logikua dok: hik guraso bi dittuk, 
beraz
•	4 aittitta-amama, gitxi gora behera 1900en jaixotakuak.
•	8 bisabuelo (1880).
•	16 tatarabuelo (1860).
•	32 háren gurasuak (1840).
•	64 háren gurasuak (1820).
•	128 háren gurasuak (1800).
•	256 háren gurasuak (1780).
•	512 háren gurasuak (1760).
•	1024 háren gurasuak (1740).
•	2048 háren gurasuak (1720).
•	4096 háren gurasuak (1700).

Baiña Eibarrek 1700ian askoz be biztanle gitxiago jittuan (1000 inguru). 
Eta kanpotik etorrittako jentia be ez zuan hainbeste izan. ¿Zelan 
ulertzen dok hau? Azalpena, jakiña, endogamixia bera dok: ixa eziñezkua 
dok herri berekuak izan, eta senidiak EZ izatia. Jeneraziño baten ez ba 
dok, bestian, arbolak entrekruzau edo/eta kortozirkuitau egingo dittuk 
ezinbestian.

Hire datuak gaiñetik begiratuta be, ixa seguro nago Gisasola, 
Agirrebeña, Mujika, Larrañaga, Garitano harixetatik tiraka arbaso 
amankomuna topatzia elitxakigula asko kostauko, Bergara inguruan bada be.

O.

14/01/2011 12:00(e)an, eibartarrak-request a bildua postaria.com(e)k idatzi zuen:
> Message: 2
> Date: Fri, 14 Jan 2011 11:10:22 +0100
> From: Asier Sarasua<asarasua a bildua gmail.com>
> To: Eibartarrak zerrenda<eibartarrak a bildua postaria.com>
> Subject:
> Message-ID:
> 	<AANLkTinsWgQK0BnCsQws=gyo17wjK1Ah0PAO5ELRyPHa a bildua mail.gmail.com>
> Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1
>
> Luistxok:
>> >  Asier Sarasuaren artikulutxo bat bere blogean:http://eibar.org/blogak/sarasua/archive/2011/01/13/endogamia
> harrigarrixa da zelako gitxi mobidu garan gizaldiz gizaldi!
>
>> >
>> >  Nongoak garen (asko, behintzat). Neu be Sarasua naiz eta laga dot erantzuna.
> zerrenda honetako batzuen abizenak begiratuta, uste dot asko eukiko
> doguzela errepikatuta. Eibar-Elgoibar-Bergara inguruko dexente
> agertuko dira gure zerrendetan.
>
> Nere lehenengo abizenak hartu eta hortxe beste zerrendakide batzuenak:
> Sarasua, Aranberri, Mendizabal, Alberdi, Gisasola, Narbaiza,
> Agirrebeña, Toledo, Gabiria, Etxaniz, Arrieta, Lete,...
>
> Zer? Ezagunak eitten jatzuez?;-)
>
> a.




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago