[eibar] Endogamia

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Or, Urt 14, 15:26:23, CET 2011


Bestalde, kontuan hartzekua da 1700. urteko 4096 guraso horietatik biren
abizenak bakarrik erabiltzen ditugula normalian, baina ekarpen genetikua
danek egin deskuela maila berian, eta holan begiratuta, 4000 abizen horrek
guztiak (bueno, gehixenak errepikauta egongo ziran) geuriak dirala. Orain
aukeran dago aitxan ala aman abizena jartzia umiari, eta lege horri
atzeraeraginezko izaera emango bagenio, 4000 abizenen artian aukeratu ahal
izango genuke gure umian abizena.
oier.



2011/1/14 oier gorosabel larrañaga <txikillana a bildua eibar.org>

> Ni gazte-gaztetandik hasi nintzuan genealogia kontuetan, aittan afiziño eta
> papelen lekukua hartuta. Azken urtietan atzeraka salto haundixa egin ahal
> izan juat, sareko baliabide genealogikuei esker, eta bateratsu konturatu nok
> endogamia hori uste nebana baiño zabalagua dala. Hasieran emozionau be
> egitten nintzuan lagunen artian senide “barrixak” topatzen nittuanian (Eneko
> eta Erralekin pasau jataan, esate baterako) baiña oiñ ez hainbeste, arrunt
> bihurtu dalako. Logikua dok: hik guraso bi dittuk, beraz
> •       4 aittitta-amama, gitxi gora behera 1900en jaixotakuak.
> •       8 bisabuelo (1880).
> •       16 tatarabuelo (1860).
> •       32 háren gurasuak (1840).
> •       64 háren gurasuak (1820).
> •       128 háren gurasuak (1800).
> •       256 háren gurasuak (1780).
> •       512 háren gurasuak (1760).
> •       1024 háren gurasuak (1740).
> •       2048 háren gurasuak (1720).
> •       4096 háren gurasuak (1700).
>
> Baiña Eibarrek 1700ian askoz be biztanle gitxiago jittuan (1000 inguru).
> Eta kanpotik etorrittako jentia be ez zuan hainbeste izan. ¿Zelan ulertzen
> dok hau? Azalpena, jakiña, endogamixia bera dok: ixa eziñezkua dok herri
> berekuak izan, eta senidiak EZ izatia. Jeneraziño baten ez ba dok, bestian,
> arbolak entrekruzau edo/eta kortozirkuitau egingo dittuk ezinbestian.
>
> Hire datuak gaiñetik begiratuta be, ixa seguro nago Gisasola, Agirrebeña,
> Mujika, Larrañaga, Garitano harixetatik tiraka arbaso amankomuna topatzia
> elitxakigula asko kostauko, Bergara inguruan bada be.
>
> O.
>
> 14/01/2011 12:00(e)an, eibartarrak-request a bildua postaria.com(e)k idatzi zuen:
>
>> Message: 2
>> Date: Fri, 14 Jan 2011 11:10:22 +0100
>> From: Asier Sarasua<asarasua a bildua gmail.com>
>> To: Eibartarrak zerrenda<eibartarrak a bildua postaria.com>
>> Subject:
>> Message-ID:
>>        <AANLkTinsWgQK0BnCsQws=gyo17wjK1Ah0PAO5ELRyPHa a bildua mail.gmail.com>
>> Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1
>>
>>
>> Luistxok:
>>
>>> >  Asier Sarasuaren artikulutxo bat bere blogean:
>>> http://eibar.org/blogak/sarasua/archive/2011/01/13/endogamia
>>>
>> harrigarrixa da zelako gitxi mobidu garan gizaldiz gizaldi!
>>
>>  >
>>> >  Nongoak garen (asko, behintzat). Neu be Sarasua naiz eta laga dot
>>> erantzuna.
>>>
>> zerrenda honetako batzuen abizenak begiratuta, uste dot asko eukiko
>> doguzela errepikatuta. Eibar-Elgoibar-Bergara inguruko dexente
>> agertuko dira gure zerrendetan.
>>
>> Nere lehenengo abizenak hartu eta hortxe beste zerrendakide batzuenak:
>> Sarasua, Aranberri, Mendizabal, Alberdi, Gisasola, Narbaiza,
>> Agirrebeña, Toledo, Gabiria, Etxaniz, Arrieta, Lete,...
>>
>> Zer? Ezagunak eitten jatzuez?;-)
>>
>> a.
>>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20110114/32f6e67e/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago