[eibar] posta zerrendia eta hittanua

Asier Sarasua asarasua a bildua gmail.com
Al, Urt 17, 09:50:50, CET 2011


ba, zer nahi dozu esatia.

Ados nago zuk diņozun guztiakin. Konforme.
Baina hittanua Eibarren hil zorixan dagola ikusitta, diskriminaziņo
positibo apur bat be ez dator txarto.

Eta gaiņera, hittanuak badakaz hutsune haundi paria:
1.- zaharraguekin ezin  da erabili (oro har)
2.- zuk diņozun horixe: ezin da erabili eremu mistuetan.

Tira, ba, zergaittik ez? Erabili deigun han eta hamen, beran berezko
eremuetatik kanpo.
Gizartia aldatu dan moduan, hittanua eta bere arau sozialak aldatzen
hasi biharko gara.

Bestela, akabo.

Ni, behintzat:
- zain nago, ia seme-alabak neri noiz hika egin (hasi dira jolasian)
- ez naiz bape minduko eta hasarretuko, posta-zerrenda honetan bateron
batek noka ein ezkero.

asier


leire narbaiza arizmendi<txargain a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2011eko urtren 14a 14:53):
> Oso gaizki, edukaziņo txarrekua, baztertzaillia eta euskerian senan
> kontrakua da hittanoz egittia eztabida baten emakumiak eta gizonak egonda.
> Pentsatzen dot askotan egindogula berba honen gaiņian, eta batzuendako
> txorradak izango dira, baiņa ni neu baztertuta sentidu eraitzen nau.
> leire
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago