[eibar] posta zerrendia eta hittanua

Asier Sarasua asarasua a bildua gmail.com
Al, Urt 17, 13:07:35, CET 2011


leire narbaiza arizmendi<txargain a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2011eko urtren 17a 12:54):
> Ba, ez, Oier. Horretarako zu neutrua dakagu, bizimodua zaildu barik. Neri
> bost ze egitten daben RAEk, ez dot iņoiz euskerarako erabiliko. Baina
> badakit horrek noka hilko dabela! Besterik ez

jo, Leire, sentitzen dot albiste txar hau emotia, baina uste neban bazekizula.
Noka hilda dago.

Dana dala, berpizten saiatzeko prest nago.

Ni bat nator Oierrekin eta gitxi gorabehera horixe da hasieran esan dotena:
hittanuan egoera kezkagarrixan dagonez, eta gizartia aldatu dan
moduan, hitanua erabiltzeko arau sozialak be aldatu (eta malgutu) egin
biharko doguz.


a.



> leire
>
> Oier Araolaza<oier a bildua dantzan.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko urtren 17a
> 12:40):
>>
>> Nik ez dakit hika egiten ondo, eta inseguridadian ondorioz ez dot egiten,
>> baina oso pozik irakurri eta entzuten dot, inoiz kontajiauko naizen
>> esperantzan. Baina lehen gutxi egiten bada, eta gainera restrikziņuekin oso
>> zorrotz jokatzen badogu, akabo...
>>
>> Generua eta hizkuntzaren arteko egokitzapen prozesu honetan, nere ustez
>> espaņolak hartu daban bidia ez da oso egokixa. Hau da, dana bikoiztera joan
>> dira (vascos y vascas, ciudadanos y ciudadanas) genero guztiak integratze
>> aldera. Eta horrek hizkuntzaren ekonomiarekin txoke egiten dau. Politikuen
>> jardunian eta komunikabidieetan funtzionau leike horrek, baina egunerokuan?
>>
>> Nere ustez, soluziņo hobia zan "Espaņolan Akademiak" esan izan baleu:
>> "Lehen 'os' pluralgile maskulinuak gizon eta emakume adierazi zitzakeen
>> moduan, gaurtik aurrera 'os' edo 'as', bixek adierazten dabez gizon eta
>> neskak. Hartara, 'Las ciudadanas' esatia zuzena da hiritarrak pluralian,
>> gizon zein emakume, izendatzeko".
>>
>> Baiņa espaņolek ez dabe hori egin, eta bikoizketaren bidea hartu dabe.
>> Okerra nere ustez. Euskaldunok zer egin behar dogu toka eta noka-rekin? Ba
>> neure ustez araua ireki, egokitu behar eta sentsibilitate berrietara. Hau
>> da, erabagi geinke hamendik aurrera:
>> "eremu mistoetan toka zein noka bixak dira egokixak, eta batek zein
>> bestiak danak genero guztietako hitz-lagunak hartzen ditu aintzat".
>>
>> oier.
>>
>>
>> 2011/1/17 Asier Sarasua <asarasua a bildua gmail.com>
>>>
>>> ba, zer nahi dozu esatia.
>>>
>>> Ados nago zuk diņozun guztiakin. Konforme.
>>> Baina hittanua Eibarren hil zorixan dagola ikusitta, diskriminaziņo
>>> positibo apur bat be ez dator txarto.
>>>
>>> Eta gaiņera, hittanuak badakaz hutsune haundi paria:
>>> 1.- zaharraguekin ezin  da erabili (oro har)
>>> 2.- zuk diņozun horixe: ezin da erabili eremu mistuetan.
>>>
>>> Tira, ba, zergaittik ez? Erabili deigun han eta hamen, beran berezko
>>> eremuetatik kanpo.
>>> Gizartia aldatu dan moduan, hittanua eta bere arau sozialak aldatzen
>>> hasi biharko gara.
>>>
>>> Bestela, akabo.
>>>
>>> Ni, behintzat:
>>> - zain nago, ia seme-alabak neri noiz hika egin (hasi dira jolasian)
>>> - ez naiz bape minduko eta hasarretuko, posta-zerrenda honetan bateron
>>> batek noka ein ezkero.
>>>
>>> asier
>>>
>>>
>>> leire narbaiza arizmendi<txargain a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2011eko urtren 14a 14:53):
>>> > Oso gaizki, edukaziņo txarrekua, baztertzaillia eta euskerian senan
>>> > kontrakua da hittanoz egittia eztabida baten emakumiak eta gizonak
>>> > egonda.
>>> > Pentsatzen dot askotan egindogula berba honen gaiņian, eta batzuendako
>>> > txorradak izango dira, baiņa ni neu baztertuta sentidu eraitzen nau.
>>> > leire
>>> >
>>> > _______________________________________________
>>> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> > Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>>> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>> >
>>> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>> >
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago