[eibar] posta zerrendia eta hittanua

Asier Arregi geobiotek a bildua gmail.com
Al, Urt 17, 13:08:58, CET 2011


Oso politta begittantzen jatan hik esandakua Oier, oin taldiari berba 
egitterakuan noka erabilpena be ontzat hartziana. Hartara, ikasi be 
ikasiko jonagu zeoze, hankia ondo sartuta bada be. Ni behintzat noka ez 
non bape ondo moldatzen, izan be, inoiz ez jonat egin eta entzun be 
gitxittan. Galtziak, penia emoten jestan.

Gazteleraz Oierrek azaltzen daben soluziņuori oin dala urte batzuk Eneko 
Landaburu medikuak praktikan jarri jonan "Cuidate Compa" liburuan. 
Ordutik, /os as/ horrek emoten zestan atzerakadiak bultzatuta, 
gazteleraz parte hartzen doten posta zerrenda baten, /Hola a todas/ eta 
halakuak sarrittan erabiltzen jittunat, guztiei zuzentzian...eta behin 
esplikau najonan zegaittik, gainera intuiziņuaz eta hola arittuta, hárek 
kasuetan bezela, izan leiken, gizonezkuen alde femeninuenari zuzentzia :-) .

Ondo izan,

Asier A.

17/01/2011 12:40(e)an, Oier Araolaza(e)k idatzi zuen:
>
> Nik ez dakit hika egiten ondo, eta inseguridadian ondorioz ez dot 
> egiten, baina oso pozik irakurri eta entzuten dot, inoiz kontajiauko 
> naizen esperantzan. Baina lehen gutxi egiten bada, eta gainera 
> restrikziņuekin oso zorrotz jokatzen badogu, akabo...
>
> Generua eta hizkuntzaren arteko egokitzapen prozesu honetan, nere 
> ustez espaņolak hartu daban bidia ez da oso egokixa. Hau da, dana 
> bikoiztera joan dira (vascos y vascas, ciudadanos y ciudadanas) genero 
> guztiak integratze aldera. Eta horrek hizkuntzaren ekonomiarekin txoke 
> egiten dau. Politikuen jardunian eta komunikabidieetan funtzionau 
> leike horrek, baina egunerokuan?
>
> Nere ustez, soluziņo hobia zan "Espaņolan Akademiak" esan izan baleu:
> "Lehen 'os' pluralgile maskulinuak gizon eta emakume adierazi 
> zitzakeen moduan, gaurtik aurrera 'os' edo 'as', bixek adierazten 
> dabez gizon eta neskak. Hartara, 'Las ciudadanas' esatia zuzena da 
> hiritarrak pluralian, gizon zein emakume, izendatzeko".
>
> Baiņa espaņolek ez dabe hori egin, eta bikoizketaren bidea hartu dabe. 
> Okerra nere ustez. Euskaldunok zer egin behar dogu toka eta 
> noka-rekin? Ba neure ustez araua ireki, egokitu behar eta 
> sentsibilitate berrietara. Hau da, erabagi geinke hamendik aurrera:
> "eremu mistoetan toka zein noka bixak dira egokixak, eta batek zein 
> bestiak danak genero guztietako hitz-lagunak hartzen ditu aintzat".
>
> oier.
>
>
> 2011/1/17 Asier Sarasua <asarasua a bildua gmail.com <mailto:asarasua a bildua gmail.com>>
>
>     ba, zer nahi dozu esatia.
>
>     Ados nago zuk diņozun guztiakin. Konforme.
>     Baina hittanua Eibarren hil zorixan dagola ikusitta, diskriminaziņo
>     positibo apur bat be ez dator txarto.
>
>     Eta gaiņera, hittanuak badakaz hutsune haundi paria:
>     1.- zaharraguekin ezin  da erabili (oro har)
>     2.- zuk diņozun horixe: ezin da erabili eremu mistuetan.
>
>     Tira, ba, zergaittik ez? Erabili deigun han eta hamen, beran berezko
>     eremuetatik kanpo.
>     Gizartia aldatu dan moduan, hittanua eta bere arau sozialak aldatzen
>     hasi biharko gara.
>
>     Bestela, akabo.
>
>     Ni, behintzat:
>     - zain nago, ia seme-alabak neri noiz hika egin (hasi dira jolasian)
>     - ez naiz bape minduko eta hasarretuko, posta-zerrenda honetan bateron
>     batek noka ein ezkero.
>
>     asier
>
>
>     leire narbaiza arizmendi<txargain a bildua gmail.com
>     <mailto:txargain a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen
>     (2011eko urtren 14a 14:53):
>     > Oso gaizki, edukaziņo txarrekua, baztertzaillia eta euskerian senan
>     > kontrakua da hittanoz egittia eztabida baten emakumiak eta
>     gizonak egonda.
>     > Pentsatzen dot askotan egindogula berba honen gaiņian, eta
>     batzuendako
>     > txorradak izango dira, baiņa ni neu baztertuta sentidu eraitzen nau.
>     > leire
>     >
>     > _______________________________________________
>     > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>     Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>     <mailto:Eibartarrak-request a bildua postaria.com>
>     > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>     >
>     > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>     >
>     _______________________________________________
>     Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>     Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>     <mailto:Eibartarrak-request a bildua postaria.com>
>     izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
>     Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


-- 
Asier Arregi GEOBIOTEK tf. 615 736 332 asier a bildua geobiotek.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20110117/dbe38745/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago